
Eguerdi aldean ilarak sortzen hasi dira Antigua Luberriko hauteslekuan. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Udal eta Foru Hauteskundeen eguna da gaur, eta parte hartzearen inguruko lehen datuak eman dituzte. Espainiako gobernuak emandako datuen arabera Euskal Autonomia Erkidegoan %35,54ko parte hartzea izan da 14:00ak bitartean. 2011ko hauteskundeekin konparatuta %0,30 gehiago. Gipuzkoan eta Araban gora egin du parte hartzeak. Gipuzkoan, %36,8tik %37,40ra. Araban, %33,15etik %34,1era. Bizkaian, aldiz, apur bat behera egin du parte hartzeak: %34,80tik %33,9ra.
Donostian %3,89 igo da parte hartzea. 14:00ak bitartean %37,78koa izan da parte hartzea. 2011ko udal bozetan %33,89koa izan zen. Hurrengo parte hartze datuak 18:00etan emango dituzte.
Orohar, aparteko arazorik gabe doa gaur eguna.