Hiritarren beharrei erantzuteko lan egingo dutela adierazi dute alderdiko kideek.
Irabazi Donostiako hautagaiek eskerrak eman dizkiete babestu dituzten hiritarrei. (Argazkia: Irabazi Donostia)
Irabazi Donostia lehen aldiz aurkeztu da hauteskundeetan, eta hirian 6.947 boto jaso zituzten atzo gauean. Alderdiko zerrendaburu
Amaia Martin-ek eta taldeko kide
Loic Alejandro-k eskerrak eman dizkiete gaur hiritarrei, Alternatiba Republicana, Equo, Ezker Anitza-IU eta independenteek osatutako koalizioa babesteagatik.
Martin eta Alejandroren esanetan,
“lortutako emaitza ezkerreko politika, ekologia, feminismoa eta errepublika defendatzen dutenen arteko batasunaren fruitua da”. Bi hautagaiek adierazi dute etorkizunean politika neoliberalei aurre egiteko ezinbestekoa izango dela jaso duten babesa.
Horrekin batera, hautagaiek nabarmendu dute aurrerantzean kalean arituko direla, hiritarren beharrei erantzuteko prest. Hala, udaletik zein asanbladetatik lan egingo dute, bizilagunen proposamenak entzuteko. Martinek eta Alejandrok Irabazi Donostia lagundu duten boluntarioen lana ere eskertu dute, hiritarrei iristen lagundu dietelako.