Jaime de los Rios sortzaile donostiarrak egonaldi artistiko bat burutuko du Wroclawen
Zubi digital, kolektibo eta irekia sortuko du Donostia eta Poloniako hiriaren artean, Twitter oinarri hartuta.
- Jaime de los Rios donostiarrak elkarlanean oinarritutako Pidgi kultura plugin jarduera sortuko du, Wroclaw eta Donostiaren artean zubi digital, kolektibo eta irekia osatuz. Honela, eta Twitter erabiliz, hiritar guztiak protagonista eta sortzaile bilakatuko dira, irudiak eta hitzak elkartzen diren puntuan. Twitteren #Wroclaw2016 traolak erabiltzen dituen erabiltzaile oro proiektuko protagonista aktibo izango da, obraren sortzaile. Pigding-ak kode sinpletuak dira, elkar ulertzen ez duten bi komunitateren arteko komunikazioa ahalbidetzeko balio dutenak. Proiektu honetan sarea bera bilakatuko da komunikazio zubi, eta bi hirien arteko biztanleek sortuko dute proiektua.
- Ainara LeGardon bilbotarrak bi hirietako soinuak jasoko ditu gidoi entzungarri bat sortzeko; ondoren, haren interpretazioa eskainiko du, zuzenean eta publikoaren aurrean. Soinu-arte piezak lanak ahotsa, objektuak eta gorputza bera batzen ditu, eta geltoki ezberdinetako bidaia egingo du. Bide osoan zehar oso presente izango ditu bi hirien arteko loturak eta elkar puntuak, baita bertako ohiturak ere.
- Eneko Gil oreretarrak Bruno Schulz idazle, margolari eta artista grafiko poloniarraren bizitza eta obra gorpuztuko ditu, euskal dantza tradizionala eta garaikidea uztartzen dituen dantza-solo batean. Bruno. Kanela koloreko dendak izenburupean, Schulzen unibertsoa, margolanak, errealismo sinbolikoa eta pertsonaia bera dantzaren bidez islatuko ditu. Gainera, Gil Poloniako dantza folklorikoa ikasiko du eta hori ere bere lanean islatzen saiatuko da. Bestalde, jantziak eraldaketa irudikatuko du, metamorfosia oinarri hartuta.