Hemen da Donostiako Maratoi Erdia
Donostiako Maratoi Erdia aurkeztu dute gaur udaletxean. Igandean egingo dute lasterketa: Bulebarrean izango du irteera eta helmuga, eta 10 kilometroko proba bat ere egingo dute, proba nagusiaz gain. Maratoi Erdiko korrikalariek bi itzuli eman beharko diote ibilbideari; lasterketa txikiko parte hartzaileek, itzuli bakarra. Erdialdea, Ibaeta eta Sagues zeharkatuko ditu lasterketak. Street Marketing enpresak antolatzen du Maratoi Erdia.