Seigarren eta azken Olatu Talka iritsiko da asteburuan
Aurtengoa jaialdia guztietan partehartzaileena izatea nahi dute antolatzaileek
Olatutalka.eu webgunean kontsulta daiteke egitarau osoa. “Ezin du inork ere esan bere auzoan ez dagoela ezer ere, auzoetako egitaraua indartu baitugu. Hamar gune jarriko ditugu hirian eta ez da aitzakiarik egongo bertan parte ez hartzeko”, gehitu du Torresek.
Olatu Talkak hainbat balore dituela gogorarazi du Torresek: Ingurumena errespetatzea, berdintasuna, elkartasuna eta mugikortasun iraunkorra. Hala, bi jarduera nabarmendu ditu Torresek mugikortasunaren harira; jaialdiaren irekiera eta itxiera. Izan ere, jaiari hasiera emateko, 300 txirrindulari elkartuko dira hiriaren erdialdean; itxieran, berriz, Kontxako ordularitik Antiguako tuneleraino errepidea itxiko dute zirkulazioarentzat, 13:00etatik 19:00etara. Bertan, dantza ikuskizunak, konpartsak, musika taldeak eta jateko eta edateko postuak jarriko dituzte. Horren ezagunak ez diren espazioak ere erabiliko dituzte asteburuan, kultur jardueretarako. Horietako gune bat izango da Egiako Iztueta kalea, eta horregatik egin dute gaur bertan prentsaurrekoa.
Olatu Talkako Nagore Irastorzak gogorarazi du jarduera gehienak irekiak izango direla, baina badirela aurretik izen-ematea eskatzen duten batzuk ere. Amarapedia, Argazkibili, Garbibai, Go Kultour!, Hor konpon, Izan turista zure hirian, Jolasmugi!, Parkour Wave eta Wooftop Zinema. Informazio gehiagorako, Olatu Talkaren antolakuntzak hainbat bide zabaldu ditu: 943 481 666 telefonoa, olatutalka@donostia.org posta elektronikoa, facebook.com/olatutalka eta @olatutalka Twitterren.
Azken Olatu Talka izango da aurtengoa, datorren urtean izendatuko baitute Donostia Europako Kultur Hiriburu. Hori horrela izanik, aurtengo Olatu Talka oraindik ere partehartzaileagoa izatea nahi dute antolatzaileek, eta xehetasunen berri eman dute gaur Egian egin duten prentsaurrekoan. Hain zuzen ere, asteburu honetan bertan izango baita seigarren Olatu Talka, ostiraletik igandera. “Eta zer da Olatu Talka? herritarrek egindako jaialdi bat, herritarren proposamenekin osatutako jai bat. Urte osoko lanaren erakustaldi bat”, azaldu du Donostia Festakeko Maria Jesus Torresek. Beraz, gaurkoan ere donostiarrei parte hartzeko deia zabaldu die Torresek: “Mesedez, zatozte gurekin gozatzera. Lehenengo bizi ezazue, eta ondoren, konta ezazue”. Aurreratu zuten moduan, 200 jarduera inguru batuko ditu egitarauak, Astindu hiria lelopean.