Ligak hasteko prest daude Donostiarrako arraunlariak
Gizonezkoen bi traineru eta emakumezkoen bat uretaratuko ditu klubak, aurtengo udan
Donostiarra arraun elkarteak aurtengo udarako. Horren erakusle, klubeko talde guztien aurkezpena egin dute, kaiko arrapalan. Gizonezkoen talde nagusia KAE-1 Ligan arituko da, bigarren taldea KAE-2 Ligan, eta emakumezkoen trainerua ere lehian arituko da.
Juan Karlos Izagirre jarduneko alkateak ireki du aurkezpena: “Niretzako hunkigarria da gaurkoa; duela lau urte alkatetza hartu nuenean, nire lehenengo ekitaldi ofiziala izan zen Donostiarraren aurkezpena, eta utzi aurretik, azkenetakoa izango da”. Pozik agertu da, gainera, emakumezkoen trainerua ere ikusi duelako: “Hilabete askotan lan gogorra egin duzue, ikusten ez den lana, baina gero lan horrek bere emaitza izaten du, eta hemendik aurrera ikusiko dugu. Aurten, gainera, neskak ere baditugu, eta poztekoa da donostiar guztientzat”.
Argi geratu da gaurko aurkezpenean ere Alberto Lopez Donostiarrako presidente berriaren ukitua. Hiriko arraun kluben arteko batasuna adierazi nahi izan du, eta laguntzaile, babesle eta zale guztiei eskerrak eman dizkie. Gainera, opari bana egin diete Portaletas lagunarteari, euren etenik gabeko babesagatik, eta gaurkoan agurra dantzatu dieten Eskola taldeari, 75. urteurrena dutela eta. “Azken hitzak protagonista nagusiei eskaini nahi dizkiet, arraunlariei eta harrobiari. Ulertu behar duzue non zaudeten eta non ari zareten arraunean. Donostian zaudete, bertako kaian, eta hori gogoan izan behar duzue uretan sartzen zareten bakoitzean. Harro egon behar zarete, Donostian arraun egiteak zer suposatzen duen jakin behar duzue, eta guztion artean merezi duzuen mailan egongo zarete”.
Guztia prest du