Emakumezkoen Triatloirako lau dortsal zozkatuko ditu IRUTXULOKO HITZAk
Ekainaren 27ko proban doan parte hartzeko aukera izan dezakezu.
Donostiako Atletikoren Emakumezkoen Triatloian parte hartu nahi duzu? IRUTXULOKO HITZAk lau dortsal zozkatuko ditu. Donostiako tokian tokiko astekariari esker doan izena emateko aukera izan dezakezu!
300 metro igerian, 8 kilometro bizikleta gainean eta 3 kilometro korrika egingo dituzte parte hartzaileek ekainaren 27an. Kontxako hondartzan leihatuko dira parte hartzaileak, eta 15:00etan hasiko da proba.
Zer egin behar duzu zozketan parte hartzeko? Deitu gure bulegora, 943 467236 telefonora, edo idatzi zozketak-irutxulo@hitza.eus helbidera (zure izen-abizenak eta telefono zenbakia bidali). Ekainaren 15a arte parte har dezakezu zozketan. Ekainaren 19ko astekarian argitaratuko ditugu lau irabazleen izenak. Zozketa irekia da eta edonork parte har dezake.