Administrari eta kirol guneen herritarren arretarako eta kontroleko langileentzako postuetarako eskaintza argitaratu dute.
Lanpoltsa handituko du Donostia Kirolak. (Argazkia: Lide Ferreira)
Donostia Kirolak,
administrariari eta kirol guneen herritarren arretarako eta kontroleko langileentzako postuetarako lan-poltsak handitzeko eskaintza argitaratu du gaur.
Deialdiak aipatutako bi lanpostu horietan sortzen diren behin-behineko beharrak betetzeko langileak aukeratzea du helburu. Aukeratutako langileak gaur egun dauden lan-poltsei gehituko zaizkie.
Deialdian parte hartu ahal izateko eskatzen diren betebeharren artean, goi-mailako batxilergoa, LH II edo baliokidea den titulua izatea, eta euskararen bigarren hizkuntza eskakizuna edo baliokidea egiaztatuta izatea daude.
Gaur ireki dute parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea, ekainaren 19a arte. Eskaerak, baloratuko diren merituekin batera, Donostia Kirolaren bulegoetan aurkeztu behar dira (Anoeta pasealekua, 18), astelehenetik ostiralera eta 9:00etatik 14:00etara.
Deialdiaren oinarriak eta eskaera Donostia Kirolaren
web gunean aurkitu daitezke.