Gipuzkoa Eguna, 1924an
Euskadiko Filmategiaren funtsaren bideoa da hau. Kontxako Badiaren irudi panoramikoak, Miramar Jauregia, Príncipe antzokia, Santa Maria eliza eta Alderdi Ederreko parkea ageri dira. Azken honetan, soldaduak desfilatzen eta euskal probintzia guztietako agintariak eta mikeleteak ikusi daitezke, 1924ko martxoaren 16an izandako Gipuzkoaren Eguna ospatzen. Harmailetan, agintarien ondoan, Gasteizko gotzaina (Zacarías Martínez), Iruñeko gotzaina (Mateo Múgica), gobernatzaile militarra (Juan Arzadum) eta Donostiako Udaleko ordezkariak ageri dira. Guztiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza aurrean elkartzen dira amaieran.