'Orekariak', Skakeitan
             
Skakeitan talde donostiarrak bere azken diskoari izena ematen dion abestiaren bideo klipa egin du: Orekariak. Punk, rock, reggae eta ska erritmoak nahasten dituzte. Iaz kaleratu zuten diskoa, beren ibilbideko bigarrena da. Usurbilgo Higain estudioetan grabatu zuten. Entzun al dituzu euren abesti berriak?                    
                    
        
    
								
								
							
					

