Udako programazioa uztailaren 3tik irailaren 16a arte izango da; sarrerak salgai daude jada.

Norka Chiapuso Donostia Kulturako Antzerki programazioaren zuzendaria, udako ikuskizunen liburuxkekin. (Argazkia: Lide Ferreira)
Iaz baino ikuskizun gehiago izango ditu aurtengo
udako antzerki programazioak. Zehazki,
25 antzezlan lotu ditu
Donostia Kulturak, eta orotara
113 emanaldi eskainiko dituzte. Halaxe azaldu du gaur
Norka Chiapuso Donostia Kulturako Antzerki programazioaren arduradunak, Viktoria Eugeniako prentsa aretoan egin duen agerraldian.
Euskarazko antzezlanak egitarau osoaren %25 izango dira, eta dantza proposamen bat ere egongo da:
Magifique Tchaikovski Suites, Miarritzeko Malandain Balletaren eskutik. “
Kalitatea eta aniztasuna bilatzen saiatu gara, eta hori da ikuskizunek eskainiko dutena.
Umorea ardatz nagusia izango den arren, zenbait antzezlanek dramatikotasun kutsu bat ere izango dute”, adierazi du Chiapusok. Udako emanaldiak Viktoria Eugenia antzokian, Viktoria Eugeniako Klub aretoan eta Antzoki Zaharrean izango dira, uztailaren 3tik hasita irailaren 16a bitarte.
Euskarazko antzezlanen artean,
Datorren urtean hobeto ikuskizunaren estreinaldia azpimarratu du Chiapusok. Emakumeen ikuspuntu hizpide hartuta, idazle batzuen testuak uztartzen ditu antzezlanak. Tanttaka Teatroaren
Kreditua euskaraz eskainiko dute lehen aldiz Antzoki Zaharrean, irailaren 10etik 13ra, Joseba Apaolaza eta Zuhaitz Gurrutxagaren eskutik. Euskarazko programazioaren barruan,
100 metro koadro berriro ikusteko aukera egongo da;
Zer duzu Amy? Amy Whinehouse abeslaria omentzeko abestiz jositako ikuskizuna eskainiko du Leire Uchak; eta
Zazpi aldiz elur antzezlanak bere azken emanaldia eskainiko du Donostian. Bestalde, Donostia Kulturarekin koprodukzioan, Aldatzen Laguntzen antzerki taldearen
Amets zirkoa salgai izango da abuztuaren 17tik 22ra bitarte.
Eskaintza bereziak
Ikuskizun guztietarako
sarrerak salgai daude dagoeneko,
Donostia Kulturaren webgunean eta
Viktoria Eugenia antzokiko eta Antzoki Zaharreko lehiatiletan. Prezioari dagokioenez, hainbat
deskontu egingo dituzte. Azken urteetan bezala, ikuskizun batera joaten direnek
%25 deskontua jasoko dute hurrengo emanaldi baterako. Gainera, udako bi antzerki emanaldi ezberdinetarako sarrerak erosiz gero,
bietako merkeenean %20ko deskontua egingo da. Donostia Kulturako bazkideek, langabetuek, 30 urtetik beherako gazteek eta pentsiodun zein 65 urtetik gorakoek
%10eko deskontua izango dute. Azkenik,
Ordu Gazteari esker, 30 urte beherakoek sarrerak
3 euroan erosteko aukera izango dute, emanaldia hasi aurreko ordu erdian.
Donostia Kulturaren udako antzerki programazioa
UZTAILA
3-5:
El Interprete (Asier Etxeandia) – Viktoria Eugenia
9-12:
15 años no es nada (Carlos Latre) – Viktoria Eugenia
9-12:
100 metro koadro (Iñake Irastorza, Ana Elordi, Ramon Agirre) – Antzoki Zaharra
15-19:
The hole 2 – Viktoria Eugenia
30-2 (uztaila-abuztua):
Insatisfechas (Belinda Washington, Miriam Diaz Aroca, Ruben Sanz) – Antzoki Zaharra
ABUZTUA
1-2:
Magifique Tchaikovski Suites (Malandain Ballet Biarritz) – Viktoria Eugenia
3-6:
Zer duzu Amy? (Leire Ucha) – Viktoria Eugenia Kluba
5-9:
Nuestras mujeres (Gabino Diego, Antonio Garrido, Antonio Hortelano) – Antzoki Zaharra
5-9:
El ministro (Carlos Sobera, Marta Torne, Javier Anton, Guillermo Ortega) – Viktoria Eugenia
7-9:
Evoluzion (Goyo Jimenez) – Viktoria Eugenia
12-16:
Buena gente (Veronica Forque, Juan Fernandez, Pilar Castro…) – Viktoria Eugenia
13-16:
Datorren urtean hobeto (Iraitz Lizarraga, Ainhoa Garai, Dorleta Urretabizkaia) – Antzoki Zaharra
17-18:
La plaza del diamante (Lolita Flores) – Viktoria Eugenia
17-22:
Amets zirkoa salgai (Aldatzen Laguntzen antzerki taldea) – Viktoria Eugenia Kluba
18-23:
La novia de papa – Antzoki Zaharra
19-23:
El eunuco – Viktoria Eugenia
26-30:
La vida resuelta – Antzoki Zaharra
26-30:
El buscon (Morfeo Teatro) – Viktoria Eugenia
26-30:
Gilipollas sin fronteras (Santiago Nogues, Adolfo Pastor) – Viktoria Eugenia
IRAILA
3-8:
Enfrentados (Arturo Fernandez, David Boceta) – Antzoki Zaharra
2-5:
10 negritos (Agatha Cristie) – Viktoria Eugenia
6:
Zazpi aldiz elur (Mikel Laboa Elurretan) – Viktoria Eugenia
9-13:
Olivia y Eugenio (Concha Velasco, Hugo Aritmendiz, Rodrigo Raimondi) – Viktoria Eugenia
10-13:
Kreditua (Joseba Apaolaza, Zuhaitz Gurrutxaga) – Antzoki Zaharra
15-16:
Mundo intrepido (Golden Apple Quartet) – Antzoki Zaharra