Elkarretaratzea egin dute, Urgullen gertatutako eraso sexista salatzeko
Emakume bat erasotua izan zen asteartean, Urgullen. Gertaera salatzeko, 200 bat lagunek elkarretaratzea egin dute Bretxan, Eraso sexistarik ez. Erasoen aurrean, autodefentsa feminista leloarekin. “Nazkatuta” daudela nabarmendu dute, eta ez dutela eraso gehiago onartuko jakinarazi dute, “ez auzoan, ez inon”. Indarkeria sexistak “mila aurpegi” dituela berretsi dute, “ez du mugarik”; hori dela eta, gertaera hauek salatzea “ezinbestekoa” dela aipatu dute. “Denon ardura da”, erantsi dute.
Erasotutako emakumeak salaketa jarri zuen asteartean bertan, eta horri esker erasotzailea atxilotu eta epailearen aurrera eraman zuten. Erasoa goizean goiz gertatu zen, 08:00etan. Donostiako Udalak erasoa errefuxatu du, eta Eraso Sexisten Kontrako Udal Protokoloa martxan jarri zuen salaketa jaso eta berehala; horrela, udaleko zerbitzuek babes eta laguntza osoa eskaini diote erasotutako emakumeari.