ISSA eraikinari obra egiteko baimena eman dio udalak
Elementu batzuk babestea adostu dute.
Udalak ISSA eraikinean obrak egiteko erabakia aurkeztu du gaur. Udal Gobernuaren esanetan, eraikinaren elementu batzuk kontserbatzeko adostasunera iritsi dira, eta hala, birmoldaketa ahalbidetzeko baimena ematea erabaki du udalak. ANCORA eta Nafarroako Unibertsitateari eman diete erabakiaren berri.
Hirigintza zinegotzi Ricardo Burutaranen arabera, udalak bere garaian baimena ez ematea erabaki zuen, kontsensua posible izan arte.
Burutaranek esan du PEPUCaren aldaketa planteatuko duela, modu oficialean eraikina babesteko, praktikan akordio honekin babestuko dutena.