
Bera Beraren partida bat. (Argazkia: berabera.com)
Bera Bera Eskubaloiak Txapeldunen Liga ez jokatzea erabaki du,
iaz egin bezala. Atzo amaitu zen Europako txapelketa nagusian izena emateko epea, eta talde donostiarrak,
duela bi aste eskuratutako Liga lortzeagatik bertan parte hartzeko eskubidea izan arren, uko egin dio bere tokiari. Hori bai, Europako federazioari EHF Cup txapelketa jokatzeko asmoa azaldu dio,
amaitu berri den denboraldian egindakoa errepikatuz.
Baldintza gogorrak
Txapeldunen Ligako ligaxkan egoteko kanporaketak jokatu behar zituen Bera Berak, irailean.
Duela bi urte zuzenean eman zioten ligaxkan parte hartzeko aukera, baina aurten, iaz bezala, kanporaketak jokatzera behartuta zegoen. Partida hauek, gainera, gogorrak izan ohi dira: Danimarka eta Hungriako txapeldunak, esaterako, kanporatuak geratu ziren iaz. Honi txapelketa jokatzeko ezarritako baldintzak gehitu behar zaizkio; harmaila, kantxa eta telebistekin lotutakoak, norgehiagoka asko izan daitezkeela ahaztu gabe, horrek dakarren kostu ekonomikoarekin. Honela gauzak, kirol eta arlo ekonomikoa kontutan izanda, Bera Berak uko egin dio Txapeldunen Ligari.