Etxadi eta Intxaurrondoko ziklo-indoor aretoek erabilera libre izango dute, ikastaroak programatuta ez dauden ordutegietan.
Igerilekuen udako denboraldia hasiko da datorren astelehenean. (Argazkia: Xabier Etxabe)
Datorren astelehenean, hilak 15, udal igerilekuen denboraldia irekiko dute. Horrela, Etxadi eta Intxaurrondoko kanpoko igerilekuak eta Yoldiko solarium gunea erabiltzeko aukera izango da datorren astetik aurrera. Denboralda
irailaren 13 arte luzatuko dute.
Uda denboraldi honetan duela bi urte martxan jarri ziren ordutegiak mantenduko dituzte, egun guztietan kirol instalazioen zerbitzu publikoa erabiltzeko aukera bermatuz. Horretarako,
jaiegunetan ere zenbait kiroldegi irekita egongo dira: Yoldi, Zuhaizti, Etxadi, Intxaurrondo, Tenis Ondarreta, Manteo eta Miniestadioa.
Udan gehien erabiltzen diren instalazioetan ere (Yoldi, Intxaurrondo eta Etxadi) igande eta jaiegunetan 20:30ak arteko ordutegia mantenduko dute, baita Etxadin eta Intxaurrondon larunbatetan 20:30ak arteko luzapena ere.
Bestalde, igerilekua daukaten
kiroldegiak ixteko daten planifikazioa iazko berdina izango da: arautegiaren arabera derrigorrezkoa den geldialdi teknikoa egin ahal izateko beharrezkoa den ixtea errespetatuz, Bentaberri, Altza eta Bidebietako kiroldegiak uztailaren 27tik abuztuaren 16ra arte itxiko dira (Aste Nagusia barne). Intxaurrondokoa irailaren 14tik 27ra itxita egongo da. Azkenik, Etxadi, Yoldi eta Zuhaizti kiroldegiek igerilekuen gunea bakarrik itxiko dute, data ezberdinetan.
Ziklo Indoor aretoen erabilera librea Etxadin eta Intxaurrondon
Udako ordutegiaren hasierarekin batera, Etxadi eta Intxaurrondoko ziklo-indoor aretoak erabilera librerako erabiltzeko aukera egongo da, eta, beraz, ikastaroak programatuta ez dauden ordutegietan, harpidedunek bertan jarduerak egin ditzakete.
Ekimen hau duela urte bat baino gehiago jarri zuten martxan Bentaberriko kiroldegian, eta Kirol Txarteleko harpidedunek oso balorazio ona egin dute udalaren esanetan.