9.552 ikaslek egingo dute azterketa EHU-n, iaz baino % 2,78 gehiago.
Unibertsitatera sartzeko probak hasi dituzte gaur EHUko Campusean. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
Gaur 09:00etan hasi da Unibertsitatera sartzeko proba. Aurretik aurkezpena egin ondoren, Gaztelania eta Literatura gaiarekin hasi dute azterketa ikasleek. Egun osoan izango dituzte azterketak, guztira lau. Bihar beste lau azterketa egingo dituzte, eta etzi amaituko dute, azken hiru gaiekin.
Aurten
9.552 ikasle aurkeztu dira EHU-n, iaz baino % 2,78 gehiago. Batxilergotik datozen ikasleez gain,
Lanbide Heziketako 650 ikasle ere proba egitera aurkeztuko dira.
Bi fasetan azterketa
Probak bi fase izango ditu, orokorra eta zehatza. Zati orokorrean ikasleen heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak neurtzen dituzte, bost azterketen bidez: Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura, Filosofiaren Historia edo Historia, Atzerrriko Hizkuntza eta Batxilergoko ikasgai baten azterketa, ikasleak aukeratutakoa. Gai bakoitzak 0 eta 10 bitarteko nota izan dezake. Fase orokorrean bataz-beste 5 puntu lortuta (Batxilergoarik %60 dagokio eta azterketari %40) azterketa gainditutzat ematen da.
Fase zehatza borondatezkoa da, eta ikasleen ezagutza jakin batzuk neurtzeko balio du. Horrela, fase horretan orokorrean lortutako emaitza hobetzeko aukera ematen diete ikasleei. Batxilergoko edozein ikasgai aukeratu dezakete, eta gehienez 4 puntu lortu ditzakete.
Gipuzkoan, emaitza onak
Aurreko urteko datuen arabera, Gipuzkoan 3.387 ikasle aurkeztu ziren azterketara, eta emaitza onak atera zituzten; horietatik soilik 30 ikaslek ez zuten froga gainditu, %0.8 beraz. Aurten guztira
3.542 ikasle aurkeztuko dira Gipuzkoan; horietatik 667 ikaslek gazteleraz egingo dute froga, eta 2.875ek berriz euskaraz.