Europako Batzordeko lehendakari ohiak hitzaldi bat emango du San Telmo Museoan, eta hainbat herritarrek protesta egingo dute kanpoaldean; erreferente politikotzat hartzea "tamalgarritzat" jo dute.

Los cuatro de las Azores Ezkerretik eskuinera: Durao Barroso, Tony Blair, George Bush eta Jose maria Aznar, 2003an, Azoreetan egindako bileran.
Globernance Institutuak
Donostia 2016rekin eta
San Telmo Museoarekin batera garatutako
Europar Elkarrizketak programan izango da ostegunean
Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko lehendakari ohia. San Telmo Museoan
Europarentzako narratiba berri bat hitzaldia ematekoa da ostegunean, 19:00etan, Miguel Poiares Maduro Portugalgo Lurralde Garapenerako Ministroarekin batera.
Hainbat herritarrek “gaizki etorria” emango diote Durao Barrosori, “erreferente politikotzat hartzea tamalgarritzat jotzen dugu eta herritarroi irain egitea dela uste dugu. Gerra kriminalak, lapurrak eta hondamendi sozialaren errudunak ez dira ongi etorriak Donostian”.
Durao Barroso Europako finantza botere guneekin lotura estua duen pertsona da.
Merkataritza eta Inbertsio Lankidetza Transatlantikoa (TTIP, ingelesezko sigletan) merkataritza akordioaren negozioazioetan parte hartu du; eta George W. Bush, Tony Blair eta Jose Maria Aznarrekin batera, Iraki gerra deklaratu izanaren arduradun nagusietako bat izan zen: “Azoreetako Gailurrean Aznar, Blair eta Bushekin Irakeko bonbardaketei hasiera eman zioten, NBEren irizpideen aurka, mugagabeko sufrimenduari hasiera emanaz. Ez dugu behar gerra kriminal gisa epaituak izan behar luketen pertsonen leziorik”, azaldu dute protestara deitu dutenek.
Astelehenean Egiako Txoko Internazionalistan batzarra egin zuten protesta prestatzeko. Gutxiengoaren mesedetan eta gehiengoaren kaltetan ibilbide iluna egin duela salatu dute, eta demokraziaren zein giza eskubideen etsaitzat jo dute. Europako Batzordeko lehendakaritzan hamar urte herritarrak “zapaltzen” eman dituela adierazi dute, hain zuzen “Iruzur finantzieroak eta eskubide sozialen aurkako neurriak inoiz ez bezala aplikatu dituzte epe honetan”. Austeritatearen izenean murrizketa eta pobretze neurriak era basatian bultzatu dituztela gaineratu dute.