Patronatuko udal ordezkari berrien izendapena egiteko Tokiko Batzarra egingo du bihar alkateak.
-
-
Erneto Gasco PSE-EEko zinegotzia. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
-
-
Miren Azkarate EAJko zinegotzia. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Eneko Goia Donostiako alkateak EAJko zinegotzi
Miren Azkarate eta PSE-EEko zinegotzi
Ernesto Gasco Donostia 2016ren udal ordezkari izendatuko ditu. Goiaren esanetan, Donostia 2016 proiektua bultzatzeko erabakiak “lehenbailehen” hartzen hasi nahi dute: “Urte erdia baino lehen oso zita garrantzitsua dugu, eta horretan Donostiak gure hiriaren proiekziorako aukera handia du. Ezinbestekoa da erabakigarria den proiektu honen inguruan akordio eta adostasun zabalei bide ematea”.
Horrela, alkateak Donostia 2016 Fundazioaren Batzordera aipatutako udal ordezkarien izendapenak eramango ditu bihar egingo den lehen Tokiko Gobernu Batzarrera. Izendapen berriekin, alkateaz gain, Donostia 2016 Patronatoko kide izango dira beraz Azkarate eta Gasco. Azkarate jada Donostia 2016 lan taldean ari zen lanean. Ernesto Gascoren izendapenarekin PSE-EEk ordezkapena lortu du fundazioan.
Goiak aurreko astelehenean iragarri zuen Donostia 2016 Batzordearen bilera Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkari berriak izendatu bezain laster deituko duela: “Donostiak proiekziorako aukera handia du, eta luzamendurik gabe ekin behar diogu Donostia 2016ri, programak aurrera egin dezan bultzatuz, babesen lorpena abian jarriz eta komunikazioa indartuz”.