Hilaren 24an hasi eta 28a arte, guztira 21 film eskainiko dituzte jaialdiaren 13. edizioan; aurtengo herrialde gonbidatua Txile izango da.
Donostia Kulturako zinema arduradun Josemi Beltran, Donostiako alkate Eneko Goia eta Surf Film Festibaleko zuzendari Sancho Rodriguezek aukeztu dute jaialdia. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
Surf Film Festibalaren 13. edizioa aurkeztu dute gaur, eta berrikuntza moduan, zinematik harago doazen jarduerak antolatu dituzte; horrela, jaialdian gastronomia, ingurumena, musika, elkarrizketak eta festa giroa lantzeko tartea ere egongo da.
Surf Film Festibaleko zuzendari Sancho Rodriguezek aurkeztu du jaialdia,
Donostia Kulturako zinema arduradun Josemi Beltran eta
Donostiako alkate Eneko Goiarekin batera. Jaialdia hilaren 24an hasiko da eta 28an amaitu.
Guztira 21 film eskainiko dituzte aurten, horietako batzuk laburrak. Herrialde gonbidatua berriz,
Txile izango da. Dena den, Jaialdiaren zuzendariak nabarmendu du inoiz baino nazioarteko gonbidatu gehiago izango dituela aurtengo edizioak: “Irudi ofiziala
JapaNing proiektuarekin lotutako surflari japoniar taldeak diseinatu du, eta gainera, munduko hiri askotako gonbidatuak izango ditugu gure artean. Donostiako alkateak ere aniztasunaren aldeko aldarria egin du, jaialdia babestuz.
Programa zabala eta munduko estreinaldia
Hiriko
zortzi guneetan eskainiko dituzte jaialdiko filmak.
Euskal zuzendariei ere tartea egin diete, eta hain zuzen ere,
Koldo Almandozen
Zeinuak film laburrak emango dio hasiera jaialdiari, hilaren 26an Antzoki Zaharrean. Egun eta toki berean,
Pedro Tembouryren
La primera ola filmaren munduko estreinaldia eskainiko dute.
Hilaren 27an kalera aterako da zinema, eguraldiak laguntzen badu behintzat; hala, zinema areto bihurtuko dute Sagueseko Aita Klaret plaza. Bertan, Chris Mallory txiletarraren
El hijo del Pescador eskainiko dute. Ondoren, Masaki Sekiguchiren
Persona eta Jon Aspururen
Izustarri emando dituzte ere. Rodriguezek Aspururen lana azpimarratu du, Orioko surf zale beterano eta gazteak biltzen baititu lanak. Eguna Iker San Martinen
Deepwater Surf eta Micjey Smithen
Aileens filmekin amaituko dute.
Haurren eguna izango da hilaren 28a, izan ere Grom Attack gazteenei zuzendutako azpisaila eskainiko dute Antzoki Zaharrean. Hain zuzen ere, beldurrezko eta fantasiazko generoari tartea eskainiko diote Toby Creganen
Nix Nic Nooley filmarekin, eta baita Roberto Fuentesen
Atasko laburrarekin ere. Bestalde, Nazaret ikastetxeko ikasleek egindako
Izan Ezberdin lana aurkeztuko dute. Saioa Iñigo Agoteren
Libre, Jack McCoyren
Kong’s Island, Kepa Aceroren
Proporoca eta Natxo Susaetaren
Kid’s Milenium lanekin amaituko dute.
Irailean ere, Surf zinema
Datorren asteko jaialdiarekin batera, Hainbat film eskainiko dituzte irailaren 22an. Saioa Zumosolek aurkezten du, eta bertan Rodrigo Fariasen
Viejo Perro, Mark Sutherlanden
Dream, Ibon Antuñanoren
Loading, Iñigo Gaitonen
Errepika, The inertiaren
Icon: Mike Coots, Mario Azurzaren
El Ciruelo eta Seb Zanellaren
Dave Rastovich eskainiko dituzte.
Zinema baino askoz ere gehiago
Jaildiaren oinarri nagusia filmak badira ere, aurten zabaltzea izan dute helburu antolatzaileek. Jaialdiaren zuzendariaren esanetan, dirulaguntzak inoiz baino hobeak izan dira, eta hori aprobetxatuz, Donostitik aterako dira aurten, esate baterako Mundakara, eta baita Espainiako hainbat hiritara ere.
Horrekin batera, elkarrizketak eta bestelako jarduerak antolatu dituzte. Hilaren 24an, Okendo kultur etxean
Surf, arkitektura eta hirigintza izanako hitzaldia eskainiko dute EHUko arkitektura saileko adituekin, eta 26an berriz
Big Wave Talks antolatu dute surf munduko adituekin, toki berean. Hilaren 25ean Aquariumean bilduko dira
Olatu garbiak ingurumenari buruzko hitzaldietan, eta Okendon
Surf, zibilizazio eta barbariea erakusketa irekiko dute.
Bestalde, 27an
Hurrengo olatua izeneko plana antolatu dute Zurriola hondartzan. Festa eta janaria ere protagonistak izango dira; 24an ongi etorri jaialdia antolatuko dute, eta jaialdiak irauten duen bitartean
Plateselector Food Tour egingo dute,
food truck onenekin, Saguesen.
Jaialdiaren inguruko
informazio guztia webgunean dago ikusgai.