Haurrek 'Illunbe izarrez argitu' ikuskizunaz gozatu dute, eta 1.000 laguntzentzako paella erraldoia egin dute.
Ane Urrutikoetxea
Haurrak ere protagonista izan dira Gure Esku Dago mugimanduaren egun osoko jaialdian. Illunbe irrien gunea bihurtu da, bertan bildu baitira Gipuzkoako pailazoak. Horrela, bertaratutako haur eta gurasoek primeran pasa dute Txirri, Mirri eta Txiribiton, Pirritx Porrox eta Marimotots, Poxpolo Ta Konpainia, Tomax, Gari, Montxo eta Joselontxo, Patxin eta Potxin, Korri, Salto eta Brinko, Txantxarriak eta Takolo pailazoekin, besteak beste.
Berezia izan da Gipuzkoako pailazo guztiak erabakitze eskubidearen aldeko jaian elkartuta ikustea. Denen artean egin dute Illunbe izarrez argitu ikuskizuna; 12:30ean hasita, hainbat lagunekin izan dira pailazoak, hala nola, Ane Pirata, Sorgintxulo-ko Zuriñe, Gu ta Gutarrak-eko lagunak, Donostiako Pirata Bihurriak, suhiltzaileak, arraunlariak, errugbi jokalariak, gurpildun aulkiko saskibaloi jokalariak, futbolariak, pilotariak eta beste hainbat parte hartzaile.
Familia giroan eguna pasatzeko helburuarekin antolatu dute espazio hau, eta ehunka haur bildu dira pailazoekin ondo pasatzeko prest. Kanpoko parkinean ere giro polita izan da, haur eta gaztetxoentzako tailerrak, puzgarriak eta abentura parke bat jarri dituztelako denen eskura.
Familia giroan bazkaltzeko aukera ere izan dute bertaratuek, Euskal Irri bazkarian 1.000 lagunentzako paella erraldoia egin baitute Illunben. Horrekin batera, bertaratutako askok etxetik ekarri dute bazkaria, eta bestelako razioak ere prestatu dituzte. Gainera, bai helduentzako eta baita haurrentzako txozna bat jarri dute freskagarriekin, izozkiekin eta goxokiekin.
Bazkaldu ondoren, 15:30ean, ume eta gaztetxoentzako berbena egin dute Illunbe barruan.
Azken bideoak
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea