Udal gobernuaren lehen neurria dela nabarmendu du Ekologia zinegotzi Marisol Garmendiak.
Ametzagainako parkeaz mintzatu da Ekologia zinegotzi Marisol Garmendia. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
Ametzagaina parkeko ardiak kentzea erabaki du udal gobernuak. Ekologia zinegotzi Marisol Garmendiak agerraldia egin du gaur udalean, eta gobernu berriak hartutako lehen erabakia dela azpimarratu du: “Erabakiak hiritarrek egindako eskaerari erantzuten dio, eta gobernu honen izaera irmoaren isla da”.
Garmendiaren esanetan, aurreko gobernuak ardiak jarri zituen hiritarren protestei “entzungor” eginez: “Neurri ekologikoa zelakoan eta ardiekin aurreztuko zutelakoan jarri zuten, milaka hiritarren haserrea piztuz; orain, ardiak bere artzainari bueltatuko dizkiogu”.
Ekologia zinegotziak adierazi du
ardiek ez zutela ordenantza publikoa betetzen, horren arabera ukuiluko animaliak ezin baitira parke publikoetan egon: “Ez dugu kontratu bat ere aurkitu, eta jakina da jarritako 15 ardietatik bat hilda egon zela belardian hiru egunetan”.
Emaitzekin “shock” egoeran
Gaur goizean
EH Bilduk gobernu itunaren inguruan egindako balorazioaz ere mintzatu da Garmendia, eta alderdia “shock egoeran” dagoela adierazi du: “Argi dago
EH Bildu oraindik shock egoeran dagoela hauteskundeetako emaitzekin, eta nire ustez, hausnarketa egin behar dute, lehen indarra izatetik hirugarren postuan egotera igaro direlako; gizarteak bazterrean utzi ditu”.
Zinegotziak gaineratu du
koalizio gobernu berria “anitza” dela, eta ez eskuindarra: “PSE-EE alderdi progresista da, eta koalizio honek argi uzten du gobernu sendo eta plurala osatu dugula, herritarren lehentasunak kontutan izango dituena, esate baterako, garbitasuna, mantenua, hondartzak eta garraio publikoa, eta baita Donostia 2016 ere”.