Egiako pasabidea itxiko dute bi hilabetez
Tabakalerako sarbideak egokitzeko lanak hasiko dituzte bertan.
Etzi, hilak 24, Egiako pasabidea moztuko du udalak, Tabakalerako sarbidea egiteko. Horrela, pasabidea bi hilabetez itxita egongo da, abuztuaren 24a arte, hain zuzen ere. Frantziako Pasealekutik Egiara eta Mandaseko Dukea hiribidetik Erdialdera joan nahi duten oinezkoek beraz, Kalkutako Teresa plazatik (Epaitegietatik) joan beharko dute.
Mozketaren arrazoi nagusia Renferen trenbideen azpian dagoen beheko pasabideko hormaren eta forjatuen zati bat eraistea da, horrek ahalbideratuko duelako Tabakaleraren iparraldeko zatia egokitzea; zonalde hau Mandaseko Dukearen Hiribidean amaitzen da, Zaharren Egoitzaren parean.