EAJ eta PSE-EEren itunak Donostia 'hiri kosmetikoan' bihurtuko duela salatu du EH Bilduko bozeramaile Amaia Almirallek.
EH Bilduko bozeramaile Amaia Almirall eta zinegotzi Axier Jakak gobernu berriaren balorazioa egin dute. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
EH Bilduko bozeramaile Amaia Almirallek eta zinegotzi Axier Jakak udal gobernu berriaren balorazioa egin dute gaur. Almirallen esanetan, EAJ eta PSE-EEren arteko itunak agerian utzi du eskuineko gobernua osatu dutela, eta Donostia “hiri kosmetikoan” bihurtu nahi dutela salatu du: “Ituna irakurri ondoren, argi ikusi dugu eskuinak gobernatuko duela Donostian; itunean hitz asko eta eduki gutxi aurkitu ditugu, gizarte zerbitzuei erreferentziarik egin gabe”.
Almirallen arabera, EH Bilduk behatze lana egingo du datozen lau urtetan, politika sozialetan atzera egin ez dezaten: “Itunean adierazi dutenez, gobernuaren eskumenen arabera bultzatuko dituzte politika sozialak, baina guk badakigu eskumen horiek ez direla asko, eta gizartearen beharrek ez dituzte eskumen horiek ulertzen”.
Bozeramailearen arabera,
Turismo ez jasangarria bultzatuko du gobernu berriak: “Hiria Benidorm moduko batean bilakatuko dute, hiri kosmetikoan, Monpaseko pasarela eta luxuzko hotela eraikita”. Ekonomia sustatzeko aurreratutako dirulaguntza mantenduko ote duten ere zalantzan jarri du Almirallek, eta
Arco eta Bretxaren etorkizunaz galdetu du: “Ez dakidu gobernuak proiektu horiek errespetatuko dituen, ezta merkataritza txikia babestuko ote duen”.
Ekimenak bereganatzea leporatu dute
Itun berriak sortutako zalantzez gain, Almirallek salatu du EAJ eta PSE-EEren gobernuak aurreko legegintzaldian onartu eta ia amaitutako proiektuak bere egin dituztela: ” Gobernu berriak amnesiarekin jokatu du, dagoeneko onartuta eta martxan dauden proiektuak bere eginez, esate baterako, Altzako kiroldegi berria eta uholdeen aurrean hartutako neurriak. Hala, dena eginda dagoenean azaldu dira, denon artean adostutako proiektuak faltsuki beregantuz”.
Parte hartzea ez aipatu izana ere salatu du bozeramaileak, eta horrekin batera
euskara eta kultur aniztasuna programatik desagertu direla adierazi du: “Sail batzuk erabat ezabatu dituzte, eta beste batzuen inguruan hitz bakar batzuk besterik ez dituzte aipatu, esate baterako, parte hartzea desagertu egin da, eta baita kultura aniztasuna ere; euskaren inguruan bestalde, zehaztapen gutxi egin dituzte”.
Etxebizitzen salerosketaren aldeko apustua egingo du gobernu berriak Almirallen ustetan, gizarte politika bazter utzita, eta Eusko Jaurlaritzak etxebizitzak bereganatzeko neurriaren aurka egin izana gogora ekarri du. Bestalde,
azpiegitura handietan inbertsioa egiteko arazorik ez izatea salatu du: “Harrigarria da nola ez duten diru arazorik izango Donostiako topoa metroan bihurtu eta AHTa hirira ekartzeko”.
Bozeramaileak zezenketen gaia aipatuz amaitu du, esanez gobernuak hartutako lehen neurria
zezenketak hirira bueltatzea izan dela: “Harrigarria da gobernuaren lehen erabakia zezenketak onartzea izatea, Chopera etxeari instalazio publiko baten erabilera luzatuz, bertan animaliak torturatu ditzaten”.