Intxaur jaiak sortu dituzte Intxaurrondon
Kaldero Jaun jaien lekukoa hartuko dute.
jai batzordeak festak antolatzeari utziko ziola iragarri zuen iaz -22 urteko ibilbidea egin ondoren-. Jaiak jende intxaurrondotar gazteen esku utzi nahi zituzten, lekukoa belaunaldi berriei eman.
Erabaki horren aurrean, Intxaurrondoko zenbait eragile eta norbanako ohartu ziren jaiek bizitasuna eta bizipoza ematen ziotela auzoari eta beraz ezin zituztela utzi jaiak bere horretan desagertzen. Aukera paregabea ikusi zuten beraiek beti amesturiko jai herrikoi, parekide, euskaldun eta parte hartzaile batzuei auzotik ekiteko. Pixkanaka, bidea egiteari ekin zioten eta hainbat auzotarren laguntza eta atxikimenduaz baliaturik aurrera egitea lortu dute. Intxaur jaiak, besteak beste, Donostiako Piraten Traganarrua kofradiaren atxikipenarekin aurrera atera dira. Orain urtean zehar egindako lana erakusteko ordua iritsi zaie. Badatoz Intxaur jaiak!
Ostiralean hasiko da jai egitaraua, 17:00etan egingo dituzten haurrentzako jolasekin, eta mus txapelketarekin. Gauean reggae musikak hartuko du Intxaurrondok, Soupkandja Reggae Band, DJ Plan eta A Rasta K Sound ariko dira zuzenean. Larunbatean Kuadrillen olinpiadak egingo dituzte. Auzotarren batasuna eta laguntasuna sortzeko eta harremanak estutzeko helburuarekin egingo dituzte. Jaien testuinguruan proba dibertigarriak egingo dituzte kuadrilaka. Lau proba izango dira guztira: argazki lehiaketa, herri kirolak, patata tortilla lehiaketa eta kuadrillen showa. Hamasei urtetik gorako edozein pertsonak parte har dezake olinpiadetan. Kuadrilak zortzi kidez osaturik egongo dira gehienez, eta hiru kidez gutxienez. Sagasti ederreko edozein tabernatan, Boom Gozoki Dendan eta Letaman Gaztetxean eman dezakete izena kuadrillaka. Larunbat gauean, olinpiaden ondoren, Parasitos eta Lurpeko Ikarak musika taldeak ariko dira zuzenean. Erokomeri erromeriak eta Eonian elektro txarangak girotuko dute ondoren Sagastieder plaza.
Igandean haurrentzako antzerkia egingo dute eta Tomaxen abenturak konpainiak ere haurrentzako ikuskizun bat emango du. Ondoren, olinpiaden sari banaketa egingo dute, 13:00etan. Arratsaldean, dantza internazionalistak Sebastopeko dantza taldearekin.
Intxaurrondoko jai herrikoi, euskaldun, parekide, eta parte hartzaileak dira Intxaur jaiak. Ostiral honetan hasiko dira, eta igandea arte luzatuko dira. Sagastieder plaza izango dute topaleku. Intxaur jaiak aurten hasiko dira bidea egiten, eta aurretik urte askoan auzoan egiten ziren Kaldero Jaun jaien lekukoa hartuko dute. Izan ere,