Elantxoben izango du hurrengo estropada Donostiarrak
Zarauzko lehietan hirugarren eta seigarren postuetan bukatu zuen, joan den asteburuan
KAE-1 Ligako ohorezko txandan aritzea garesti egongo dela argi geratu da joan zen joan den asteburuan. Zarauzko jardunaldi bikoitza jokatu zuten ligako hamabi traineruek, ligari hasiera emateko, eta ontzi askoren arteko parekotasuna nabaria izan zen. Getaria izan zen irabazlea bi egunetan, Zarauzko bandera eskuratuz; eta Donostiarrak hirugarren (20 minutu 20 segundo ) eta seigarren (20:27) postuan bukatu zuen, larunbatean eta igandean, hurrenez hurren. Hala, sailkapen orokorreko bosgarren postuan dago, Pedreñarekin berdinduta, 17 punturekin.
Datorren asteburuan Elantxoben jokatuko dute KAE-1 Ligako hirugarren jardunaldia. Estropadak igandean izango dira, 12:00etan, eta bertan, Grupo Idar bandera egongo da jokoan. Donostiarra bigarren txandan lehiatuko da, Ondarroa, Zumaia eta Santurtzirekin batera. Hala, ohorezko txandan sartzekotan, oso lan fina egin beharko du taldeak.
KAE-1 LIGA. SAILKAPEN OROKORRA
- GETARIA-24 puntu
- LEKITTARRA-19 p.
- DEUSTU-17 p.
- PEDREÑA-17 p.
- DONOSTIARRA-17 p.
- ONDARROA-16 p.
- ZUMAIA-16 p.
- SANTURTZI-9 p.
- ZARAUTZ-9 p.
- ORIO-6 p.
- ELANTXOBE-4 p.
- SANTOÑA-2 p.