'Etorri beharrekoa iritsi da' erakusketak hainbat artistaren ikuspegiak jaso ditu

Erakusketako komisario Juan Antonio Alvarez eta Mariano Navarro, erakusketan parte hartu duen Klass von Gorkum artista eta Truke egitasmoko Teresa Sala. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Etorri beharrekoa iritsi da egungo gizartearen inguruko erakusketa bat da. Europa mendebaldea bitziren ari den krisia du oinarri, eta hainbat artista garaikideren ikuspegiak jaso ditu. Diziplina anitzak jasotzen ditu erakusketak, nazioarteko hogeita bat artistaren eskutik. Hiru zati nagusitan banatu dute erakusketa:
Utopia suspertu da;
Modernitatea, proiektu osagabea?; eta
Etorkizuna hemen daukagu.
Erakusketaren barnean
Truke plataforma sartu dute. Bestelako kontsumo mota baten aldeko taldea da Truke, azaroan aldundiaren laguntza batekin sortu zutena. “Jendeak jada erabiltzen ez dituen gauzak partekatzeko balio du, oraindik erabilgarri daudenak”, azaldu du Truke taldeko Teresa Salak.
Kulturuneko beheko solairuko erakusketa gela eta Ganbara aretoa hartu ditu erakusketak, eta honako artistek parte hartu dute: Archivo 15 M, Ceciliaga Barriga, Sarah Browne, Carolina Caycedo, Peter Coffin, David Diao, Druot, Lacaton & Vasal, Ecosistema urbano, Yona Friedman, Dionisio Gonzalez, Iratxe Jaio eta Klass von Gorkum, Tellervo Kalleinen & Anna Moreno, Mika Taanila, Alain Tanner, The Temple Crew, Stefanos Tsivopoulos, Mona Vatamau & Florin Tudor eta Zemos98.
Irailaren 26a arte egongo da zabalik erakusketa. Asteartetik ostiralera, 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.