Marrumaren aldeko elkarretaratzea egingo dute igandean
35/02 sumarioaren inguruko epaian: Parte Zaharreko Herria eta Aitzkora , Groseko Marruma, Loiolako Hontza, Antiguako Antiguotarrak, Amarako Haritza, Amara Berriko Ilunbe eta Altzako Txalaka. Gauzak hala, mugimenduak sortzen ari dira, eta igande honetan, esaterako, Katalunia plazan elkarretaratzea egingo dute, Marruma libre eta zabalik! lelopean, 12:30ean.
Espainiako Auzitegi Nazionalak kartzela zigorra ezarri zien hogei laguni iazko uztailean, eta 103 herriko taberna konfiskatzeko agindu zuen. Helegitea aurkeztu zuen defentsak, eta auzia luzatu egin zen. Orain, Auzitegi Gorenak ehundik gora taberna ixteko agindua eman du. Donostian zortzi herriko taberna daude