Groseko Pablo Salaberriak irabazi du AB Krosa
Mertxe Casas izan da emakumerik azkarrena, Amara Berriko lasterketan
Herrikrossa.com webgunean kontsulta daiteke.
Eguzkipean egin dute lasterketa korrikalariek, irteera eta helmuga Probestu plazan izan dituztelarik. Behin lasterketa bukatuta, kontzertuen txanda izan da, eta korrikalariek IRUTXULOKO HITZAren azal bereziarekin argazki ederrak atera dituzte, mokadutxo bat egiten zuten bitartean.
Bildutako dirua Seaska ikastolen elkartearentzat izango da.
Euskararen Aldeko Krosa antolatu du bigarren urtez jarraian Amara Berriko Euskara Batzordeak, AB Krosa izenburupean. Guztira 100 lagun inguruk parte hartu dute, 6 edo 3 kilometroko ibilbidea egiteko aukerarekin. Lasterketa nagusian, 6 kilometrokoan, Groseko Pablo Salaberria izan da txapelduna, 18 minutu eta 52 segundoko denborarekin. Bigarren postuan geratu da Endika Erregerena donostiarra (19:43), eta hirugarrena izan da Iker Pagola tolosarra (19:51). Emakumeei dagokienean, Mertxe Casas oreretarra izan da azkarrena, 27 minutu eta segundo bateko denborarekin; bere atzetik geratu dira Maitane Zubillaga (29:08) eta Maialen Letona (29:24) donostiarrak. Sailkapen osoa