Intxaur jaiak, iruditan
Intxaur jaiak jaio dira aurtengo udan, Intxaurrondoko “jai herrikoi, euskaldun, parekide, eta parte hartzaileak”. Auzoko hainbat eragile eta elkarteren artean abian jarritako jaiak dira. Eta desagertzear ziren Kaldero Jaun jaien lekukoa hartu dute. Donostiako Piraten Traganarrua kofradia da Intxaur jaien bultzatzaileetako bat, eta iruditan bildu dute jaioberriak diren festen irudiak.