Urko Menaia eta Urtzi Urkizu, Garoan
Ostegunean, 19:00etan, 'Kakatua dabel ur 2015' ikuskizuna eskainiko dute.
Urko Menaiak eta Urtzi Urkizuk olerki errezitaldi eta musika emanaldia eskainiko dute. Ekainean betetzen dira hamar urte Menaiak eta Urkizuk elkarrekin aurreneko emanaldia oholtza gainean egin zutenetik. ‘Kakatua dabel ur’ izenburuko ikuskizuna hainbat herri eta hiritan eskaini zuten 2005etik aurrera. Orduko testu batzuk, ‘Kezka bat gutxiago’ liburuko (2012) beste zenbait eta aurten idatzitako beste batzuekin osatu dute ‘Kakatua dabel ur 2015′.