'La mirada no inventada' filma emango dute ostiralean, 19:00etan.

Duela 30 urte
La Bola de Cristal telebista saio aurrerakoia sortu zuen Lolo Rico-k. Madrilen jaioa da, 1935ean, baina urte luzez Donostian bizi izan da. Guerrilla comunicacional taldeak Lolo Ricori buruzko
La mirada no inventada dokumentala aurkeztu eta estreinatuko du Donostian, Koldo Mitxelena Kulturunean. Uztailaren 3an, osteguna, izango da emanaldia, 19:00etan.
Bestelako telebista baten alde egin zuen Rico-k, eta garaiko telebista eraldatu zuen
La bola de Cristal eta
La cometa blanca saioekin. Kultur eta gizarte gaien aldeko apustua egin zuen, eta askatasuna bilatu zuen etengabe. Hain zuzen, askatasun egarri hori islatzen du Julio Suarezek zuzendutako ia ordubeteko filmak,
Lolo Rico, Julio Suarez dokumentalaren zuzendaria eta Koldo Mitxelenako Frantxis Lopez Landatxe izango dira emanaldian.