Oier Oari ongi etorria emango diote Donostian
Lau urteko espetxealdia eta asignazio zigorra bete ondoren, aske geratu da Oier Oa, Barajasko aireportuan Frantziatik kanporatu ostean. Ekainaren 18an Plaisir hiriko atxikitze zentroan atxiki zuten Oa. Espainiaratzeko prozesua bukatu bitartean, euskal preso ohia bertan egon da. Groseko Marruma Elkartean egingo diote harrera gaur, 19:30ean.
Oa donostiarra da, baina bere familia Larresoron bizi da. Frantzian egoteko debekua duenez, ezin da haiekin itzuli. Euskal preso ohiak agindu horren kontrako errekurtsoa jarri du, baina oraingoz ez dute horren berririk.