Pintura bota diote Manolo Choperaren omenezko eskulturari
Animalien Askapenerako Fronteak bere gain hartu du ekintza. Donostia Arena 2016-ren kanpoaldean dagoen eskulturaren sinboloaren aurkako ekintza izan dela adierazi dute: “Ondoan dagoen plazan erailko dituzten zezenen omenez, eta hiltzaileak gogoratzen dituen sinboloa ahal genuen pintura guztiaz zikindu dugu”. Illunben 700 zezen baino gehiago hil dituztela, eta “tradizio krudel eta injustu hau aitzaki gisa hartuta” uda honetan zenbaki horrek gora egingo duela salatu dute. Zezenen eskubideen alde borrokan jarraituko dutela, eta animalien eskubideen zapalketarik ez dutela onartuko plazaratu dute.