Santa Ixabel eguna ospatu dute Altzan
Sanpedroak eta sanmartzialak ospatu dituzte Igeldon eta Altzan, uda sasoiko jaien joan-etorriaren barruan. Egun horiek dira txoko horietako jaien ardatza, baina beste festa egun berezi bat izan ohi dute urtero, San Pedro eta San Martzial egunak baino harago: Santa Ixabel.
Hala egin dute gaur beste urte batez. Altzako kasuan, sagardo dastaketa, idi probak, bertsolariak eta haur jolasak izan dira nagusi goizean, jaien azken egunean. Udal probalekuan idiek egindako saioaren ostean, Jon Maia eta Sebastian Lizaso kantari aritu dira udaletxe zaharraren kanpoaldean, 14:00ak inguruan. Altza herria dela aldarrikatu du Maiak lehen bertsoan, hiria kilometro batzuk beherago dagoela nabarmenduta.