Realak denboraldiko lehen entrenamenduari ekin dio
Elastiko berrien aurkezpena ere egin dute.
Irutxuloko Hitza
Zubietan ekin diote lehen entrenamenduari. (Argazkia: @RealSociedadEUS)
Reala lanera itzuli da. Hilabete inguruko atsedenaren ostean, martxan jarri da taldea Zubietan. Goizeko lana 11:00ak aldera hasi dute, zaleen begiradapean. David Moyes entrenatzaileak 26 jokalari deitu ditu. Rulli gaur bertan iritsi da Donostiara.
Lehenengo egunean entrenatzen ibili diren jokalariak hauek izan dira: Rulli, Bardaji, Giralt, Tena, Carlos Martinez, Joseba Zaldua, Aritz Elustondo, Ansotegi, Mikel, Iñigo, Raul Navas, De la Bella, Yuri, Hector, Markel, Zubeldia, Zurutuza, Canales, Pardo, Granero, Xabi Prieto, Chory Castro, Hervias, Capilla, Oyarzun, Agirretxe. Udan zehar egon daitezkene beharren arabera, Sanseko beste jokalari batzuk ere lan egin dezakete lehen taldearekin.
Egongo ez direnei buruz, Finnbogason Eskoziara batuko dela adierazi dute, nazioarteko konprimisoengatik beranduago amaitu zuelako lehiaketa. Carlos Vela bere herrialdearekin Urrezko Kopa jokatzeko prestatzen ari da. Gaztañaga, Diego Ifran eta Cadamuro ez dira egongo eta beraien egoera erabakitzeke dago.
Elastiko berriakAurre denboraldiaren hasierarekin batera, elastiko berriak aurkeztu ditu Realak. Lehen kirol jantziaren diseinuak tradizioa eta modernitatea nahasten dituela adierazi dute, “eta horrek gure klubaren garai loriatsuena gogora ekartzen du, adidas firma ere eramaten zen garaia, hain zuzen ere”. Bigarren elastikoa, berriz, granate kolorekoa da.
Iazkoarekin alderatuta, aurtengo kamisetak polo itxurako lepoa du. Galtzerdiak marradunak dira eta ‘RS’ inizialak dituzte. Qbao.com babeslearen logoa ere urdina eta zuria da.
Bigarren kirol jantzia “berriagoa” da, marra bertikalekin, granate koloreko bi tonalitateetan. Bigarren ekipazioa kolore horretan eramaten den lehen aldia da. Sorbaldetako marrak, ezkutua eta hainbat xehetasun urdin argi bizikoak dira. Kasu honetan, lepoa biribila da eta urdin berekoa.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea