Basque Culinary Centerreko lehen promozioak bukatu ditu ikasketak
Bost urteko ibilbidearen ostean, Sukaldaritza Arteen Graduko 54 lagunek euren titulua lortuko dute
Basque Culinary Center-eko lehen promozioak bukatu ditu ikasketak. Hala, gaur arratsaldean Sukaldaritz Arteen Graduko 54 lagunek euren titulua jasotzekoak dira, graduazio ekitaldian. Gauzak hala, Basque Culinary Centerrek (BCC) bere Nazioarteko Aholku Batzordea eta bere Fundazioaren Patronatuko sukaldariburuak bildu ditu gaur goizean, bi helbururekin: batetik, proiektu berriak bultzatzea; eta bestetik, lehen promozioko ikasleen graduazio-ekitaldian parte hartzea. Goizeko agerraldia Joxe Mari Aizega BCCko zuzendariak zuzendu du: “Egun historikoa da guretzako”. Gogoan izan dute eta minutu bateko isilunea gorde dute hil berri den Juli Solerren omenez. ElBulliko jabea izan da Ferra Adriarekin batera, eta 66 urterekin hil da, gaixotasun baten ondorioz.
Mondragon Unibertsitatearen Gastronomia Zientzien Fakultateak eta elikaduraren eta gastronomiaren arloko Ikerkuntza eta Berrikuntza Zentroak osatzen dute BCC. Prestakuntza, ikerketa, berrikuntza eta ezagutzaren eta teknologiaren transferentzia sustatu nahi ditu fakultateak, gastronomiako zientzien inguruan. Horretarako jaio zen, eta bide horretatik jarraitu nahi du, erronka berriak jarriz.
BCCren Nazioarteko Aholkularitza Kontseilua 2010. urtean sortu zuten, Patronatuari lan estrategikoetan aholkularitza eta nazioarteko proiekzioa emateko. Munduko sukaldari ospetsuenetako hamaikak osatzen dute. Lehendakaria Ferran Adria da, eta gainerako kideak honakoak dira: Rene Redzepi (Danimarka), Joan Roca (Espainia), Heston Bluementhal (Erresuma Batua), Massimo Bottura (Italia), Michel Bras (Frantzia), Gaston Acurio (Peru), Yukio Hattori (Japonia), Dan Barber (AEB), Enrique Olvera (Mexiko) eta Alex Atala (Brasil). Horietatik, Adria, Olvera, Acurio, Hattori eta Roca izan dira gaur goizeko agerraldian, honako gonbidatuekin batera: Carlo Petrini (Slow Food Internacionaleko lehendakaria), Christian Puglisi (Danimarka) eta Dominique Crenn (AEB).
Lehen promozioa
Gastronomiako lehen promozioko ikasleen graduazioa 18:00etarako iragarri dute. Ekitaldi akademikoan, Nazioarteko Aholku Batzordeko kideak eta Fundazioaren Patronatua osatzen duten kideak izango dira. Esan bezala, guztira 54 ikasle graduatuko dira (19 emakume eta 35 gizon). Unibertsitate-prestakuntza berritzailea jaso dute, honako ardatz nagusiekin: diziplinartekotasuna –ikasle guztiek ikasi behar dituzte sukaldea, zerbitzu eta jangela, enpresa-kudeaketa, kultura eta zientzia–, eginez ikastea –prestakuntza denboraren % 70 benetako prestakuntza praktikoa da–, garapen pertsonala eta talde-lana.
Iritsi da eguna. Lau urtez egindako esfortzuen ostean,