Alkatearen agerraldia eskatu dute, aurreko astean Espainiako Auzitegi Gorenak egindako epaiaren ondorioak azaldu ditzan.
Txomin Eneako obrak aurrera jarraituko duten jakin nahi du EH Bilduk. (Argazkia: Donostiako Udala)
EH Bilduko zinegotzi Ricardo Burutaranek Txomin Eneako proiektuaren egoeraren inguruan azalpenak eskatu ditu gaur. Hain zuzen ere, Espainiako Auzitegi Gorenak epaia eman zuen hilaren 25ean, Urumeako ibarraren lurren jabeei arrazoia emanez. Zinegotziaren esanetan, alkateak ez ditu udal taldeak deitu epaiaren aurrean eman beharreko urratsez hitz egiteko.
Burutaranen esanetan, epaiaren ondorioz gelditu egin da Txomin Eneako hirigintza proiektua, eta
Eneko Goia Donostiako alkatearen agerraldia eskatu du: “Auzitegi Gorenak Txomin Eneari buruzko epaia eman ondoren, ezinbestekoa da Eneko Goia alkateak lehenbailehen proiektu estrategiko honetan aurrerantzean eman beharreko urratsen berri ematea. Donostian babestutako etxebizitza egiteko proiektu nagusia da Txomin Enekoa, auzoa biziberritzen lagunduko duena eta uholdeak saihesteko neurriak abian jartzea ahalbidetuko duena”.
Aurreko asteko udalbatzarrean,
Urumearen inguruko batzorde ez iraunkorra sortu zela gogora ekarri du EH Bilduko zinegotziak, eta bilera egiteko eskatu du: “Alkateak ez du oraindik udal taldeen bilerarik deitu funtsezko gai honetaz hitz egiteko. Harrigarria da udal gobernu berriak inongo informazioarik ez eman izana Txomin Eneaz; beste gai batzuei eman omen diete lehentasuna, benetako egitasmo estrategikoen kaltetan”.
Burutaranen arabera, Txomin Eneako proiektua gelditu egin da, Kontratazio Mahaiak ez duelako oraindik onartu balorazio automatikoaren irizpideei buruzko proposamena, ezta proiektua esleitzeko proposamena ere. Ondorioz, zinegotziak adierazi du ezinbestekoa dela alkateak batzordea sortzea, Txomin Eneako proiektuan eman beharreko urratsei buruzko informazio guztia udal taldeekin eztabaidatzeko.