Hiriko eta inguruko herrietako hainbat zelaitan 400 talde baino gehiago ari dira nor baino nor egunotan

Egiako Matigoxotegin jokatu duten partidetako bat. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Futbola nagusitu da hirian aste honetan, uztaila iristearekin batera urtero gertatzen den moduan. Izan ere,
Donosti Cup futbol txapelketa puri-purian dago, eta nazioarteko hainbat neska-mutil bildu ditu hiriko eta inguruko herrietako futbol zelaietan. Txapelketa igandean hasi zen eta larunbatean bukatuko da. Tarte horretan,
440 talde arituko dira nor baino nor; Europako udako bosgarren txapelketa handiena bihurtuz. Guztira, ia mundu osoko
7.840 jokalari izango ditu txapelketak, eta Euskal Herria, Frantzia, Ameriketako Estatu Batuak eta Mexiko izango dira talde gehien ekarriko dituzten herrialdeak.

Mutil talde bat, entrenatzailearen gomendioak entzuten, Martuteneko zelaian. (Argazkia: Estitxu Zabala)