Pop Up Commerce egonaldien programa jarri dute martxan, eta proiektu berrien bila dabiltza.
Merkataritza sustatzeko zortzi pertsonen bila dabil udala eta Sustapena. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
Sustapenak
Pop Up Commerce egonaldien programa aurkeztu du gaur. Programak
zortzi merkataritza proiektu babestuko ditu, Donostiako merkataritzan berrikuntza sustatzeko helburuarekin. Sustapeneko zuzendari
Euken Sesek eta Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko zinegotzi
Ernesto Gascok aurkeztu dute proiektua.
Gascok azaldu duenez, helburua merkataritzarekin lotutako ideiak asmatzeko, sortzeko eta garatzeko modu berriak sortzeko gogoa eta kemena duten
zortzi pertsona edo proiektu babestuko dituzte. Aukeratutako proiektuei prestakuntza, elkarsorkuntza eta prototipoak egitea konbinatzen dituen egonaldiak eskainiko dizkiete
bi hilabetez.
Merkataritzan eta lan munduan berrikuntzaren eta kalitatearen aldeko apustua egin nahi dute egonaldi horiekin, tokiko merkataritzari lagunduz. Horretarako, Pop Up Commerce proiektuak ideia berriak aldi baterako merkaturatzea ahalbidetzen du, Sustapeneko zuzendariaren esanetan: ” Merkataritza modu berriak sustatzeko helburua du programak, ‘Zer egin’ galderari aurre egiteko ‘Nola egin’ galdera azpimarratuz.
Donostiako tokiko merkataritza sortzea, berritzea eta sendotzea sustatzeko ekimena da, ideia ekintzaile berriak dituzten pertsonei zein jada martxan dauden saltokiei zuzenduta dago, eta harremanetarako, ekoizpenerako eta kontsumorako gure ereduak berriz hausnartzeko aukera bat eskaintzen du”.
Egonaldia Puntudendan
Horrela, a
ukeratutako zortzi pertsona edo proiektuek egonaldia egingo dute Gipuzkoa plazako Pundutendan, bertan, merkataritzara bideratutako negozio-ideia berriak garatzeko, prototipoak egiteko eta ikertzeko. Gainera, Pop Up salmenta-gune bat jarriko dute, prototipo baten bitartez negozio-ideiak aztertzeko, kontsumitzaile potentzialekin zuzeneko harremana eta elkarsorkuntza ahalbidetuz. Horretaz gain, tresneria eta diseinu, marketin eta komunikazio-baliabideak ere erraztuko dituzte.
Egonaldietan, pertsona parte-hartzaileek beren negozio-ideia, banaka nahiz taldeka, zehazteko eta elkarsortzeko lanean jardungo dute, taldeak proposatutako edukien eta ekintzen arabera. Hala, programak irauten duen bi hilabeteetan zehar, hiru jarduera-mota konbinatuko dira:
● Open Commerce eta Ezagutzaren Pilulak Jardunaldiak.
● Sormena eta prototipoak egitea.
● Tutoretzapeko akonpainamendua.
Bertako proiektuen bila
Pop up Commerce egonaldiak merkataritza berritzailera bideratutako negozio ideiak dituzten Donostiako pertsona ekintzaileei edota merkataritza-establezimenduei zuzenduta daude, eta sektore desberdinetako zein garapen-fase desberdinetan dauden merkataritza-ideia desberdinak bilatzen dituzte.
Beraz, proiekturen bat garatzeko interesa duten guztiek
uztailaren 21era arte dute proposamenak aurkezteko
honako webgunean.
Egonaldiak abuztuaren 31tik urriaren 30era iraungo du, eta lau pertsonek osatutako bi taldek modu paraleloan egingo dute lan goizeko edo arratsaldeko ordutegi trinkoan, 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.
Proiektu bakoitzeko
400 euro eskainiko dituzte, eta ondoren jarraitzeko aukera duen proiektu bat nabarmentzen bada,
1.500 eurorekin bultzatuko dute Sustapenak eta udalak.