Gainontzeko batzordeetako presidentetza gobernuak izango ditu, bost EAJk eta beste bost PSE-EEk.
Gaur osatu dituzte udaleko 12 batzordeak. (Argazkia: Donostiako Udala)
Gaur osatu dituzte udaleko 12 batzordeak. Goizeko 9:00etan bildu dira udaleko alderdi guztiak, eta batzordeetako presidente eta presidenteordeak izendatu dituzte. Horrela, Udal Gobernuak hamar batzordetako presidentetza izango ditu,
bost EAJk eta beste bost PSE-EEk. Aldiz, eta gorbenuak horrela erabakita,
bi batzorde berezietako presidentetza oposizioaren esku egongo dira: Kontratazioen Kontrolerako eta Jarraipenerako Batzorde Berezia
EH Bilduk zuzenduko du, eta Kontuen Batzorde Berezia aldiz,
PPk. Gainera,
presidenteordetza guztiak ere oposizioaren esku utzi dituzte.
Aurreko udalbatzarran erabaki zuten banaketa hori egitea. Hala, EAJ-PNV-k eta PSE-EE-k batzorde guztietako presidentetzak hartu dituzte, Kontratazioaren Kontrolerako eta Jarraipenerako Batzorde Berezietako eta Kontuen Batzorde Berezietako presidentetzak izan ezik. Gaur osatutako 12 batzordeak (zortzi iraunkor eta lau ez iraunkor) horrela antolatu dituzte: 9 zinegotzik osatuko dute batzorde bakoitza, eta EAJ-PNVk hiru ordezkari izango ditu, PSE-EE-k bi, Bilduk bi, PP-k bat eta Irabazi Donostiak bat.
Hau da beraz,
12 batzordeetako presidente eta presidenteordeen zerrenda:
Lurraldearen Garapen eta Planifikazio Batzordea:
– Presidentea: Jon Insausti (EAJ)
– Presidenteordea: Miren Albiztur (PP)
Gune Publikoen Batzordea. Obrak eta Hiri Zerbitzuak:
– Presidentea: Maije Zelaia (EAJ)
– Presidenteordea: Axier Jaka (EH Bildu)
Zerbitzu Orokorretako Batzordea:
– Presidentea: Duñike Agirrezabalaga (PSE-EE)
– Presidenteordea: Loic Alejandro (Irabazi)
Pertsonentzako Zerbitzuetako Batzordea:
– Presidentea: Maria Luisa García (PSE-EE)
– Presidenteordea: Olaia Duarte (EH Bildu)
Ogasun batzordea:
– Presidentea: Ernesto Gasco (PSE-EE)
– Presidenteordea: Josu Ruiz (EH Bildu)
Kontratazioaren Kontrolerako eta Jarraipenerako Batzorde Berezia:
– Presidentea: Ricardo Burutaran (EH Bildu)
– Presidenteordea: José Luís Arrue (PP)
Kontuen Batzorde Berezia:
– Presidentea: Txema Murguiondo (PP)
– Presidenteordea: Amaia Martín (Irabazi)
Iradokizun eta Erreklamazio Batzorde Berezia:
– Presidentea: Maije Zelaia (EAJ)
– Presidenteordea: Naiara Sampedro (EH Bildu)
Eusko Trenbide Sareko topoaren donostialdeako tramo berrien exekuzioaren jarraipena egingo duen Batzorde Ez Iraunkorra:
– Presidentea: Pilar Arana (EAJ)
– Presidenteordea: Txema Murguiondo (PP)
Donostia 2016an Europako Kulturaren Hiriburu izateari buruzko Udal Batzorde Ez Iraunkorra:
– Presidentea: Eneko Goia (EAJ)
– Presidenteordea: Miren Albiztur (PP)
Karlos I.ri buruzko Batzorde Ez Iraunkorra:
– Presidentea: Ernesto Gasco (PSE-EE)
– Presidenteordea: Josu Ruiz (EH Bildu)
Urumea ibarreko lanak aztertu eta haien jarraipena egiteko Batzorde Ez Iraunkorra:
– Presidentea: Ernesto Gasco (PSE-EE)
– Presidenteordea: Ricardo Burutaran (EH Bildu)