Erraldoi berriak izango dituzte Groseko festen urtemugan: aker bat eta sorgin bat. Zipotz eta Legamirekin batera, jaietako pertsonaien 'familia' osatuko dute.
Zipotz eta Legami. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Kandelei putz egiteko gogotsu daude Grosen. Hogeitabost urte beteko dituzte Zipotz jaiek, eta urtemuga ospatzeko unea iritsi da. Ostegunean piztuko dute jaietako txupina, eta igandea arte jai giroan murgilduko dira auzotarrak. Kontzertuak, haurrentzako jolasak, kirola, danborrada, pailazoak, sagardo dastaketa… Ezer ez da faltako jaietan.
Ostegunean, txupina jaurti baino lehen, SOS Arrazakeriarekin elkarlanean,
munduko arrozak dastatzeko aukera emango diete herritarrei Katalunia plazan, 18:00etan. Ordu berean,
Irrien Lagunak Txofre plazan izango dira, haur eta gurasoen gozamenerako. Emanaldia bukatzean, Zipotzek eta Legamik, jaietako pertsonaiek, pregoia irakurri eta txupina piztuko dute, 19:00ak inguruan. Erraldoi eta buruhandiekin, eta Galizia Etxeko gaiteroekin batera, kalejiran joango dira auzoan zehar. Gainera, aurten bi erraldoi berri izango dira jaietan: aker bat eta sorgin bat. Txofren txokolate goxoa emango dute meriendatzeko, eta sardina erreak emango dituzte afaltzeko. Gauak Katalunia plazan egingo du aurrera,
Soupkandja Reggae Band,
Hermano L eta
Revolutionary Brothers-en reggae erritmoekin.
Ostiralean
Kaiko Karmengo jaietako kideekin senidetze ekitaldia egingo dute Kursaal zubian, eguerdian. Kaiko eta Groseko festazaleak elkartuko dira bertan, eta talde argazkia egingo dute ohi bezala. Zipotz eta Legami Nafarroa Behera plazatik abiatuko dira kalejiran, buruhandi eta erraldoiekin, eta 12:30ean elkartuko dira Karramarrorekin. Ondoren, kuadrillen bazkari herrikoia egingo dute Katalunia plazan. Arratsaldean, haur danborrada irtengo da Zurriola ikastolatik, pala eta pilota finala jokatuko dute Sagueseko frontoian eta
graffiti erakustaldia egingo dute Txofren. Gauean zuzeneko musikaz beteko dute auzoa. Txofren,
Liher kantautorea ariko da; Nafarroa Behera plazan,
The Flaming Shaker taldea; eta Katalunia plazan,
Glory Hole,
ON eta
Rock Kam Brom.
Larunbaterako makina bat jarduera prestatu dituzte. Egunean zehar,
surf eta bodyboard txapelketa egingo dute hondartzan;
bigarren eskuko elkartasunezko merkatu bat irekiko dute Txofre plazan, eta gaztetxoek xakean jokatzeko aukera izango dute. hamaika jarduera, eta jai giroan murgilduta gainera. Gaiteroak izango dira Zabaleta kalean, txaranga auzoko kaleetan zehar, Queimada dastatu ahal izango da… Eta bazkaltzeko, paella Sagueseko plazan eta baita Katalunia plazan ere.
Arratsaldean haurrek graffitiak egiten ikasteko aukera izango dute Sagueseko plazan, eta Txofren joko eta tailerrak prestatuko ditu Urrats taldeak. Helduen danborradak danbor hotsez beteko ditu auzoko kaleak, Zurriola ikastolatik aterata, eta Zabaleta kaleko denden
arropa desfile bat egingo dute. Saguesen triki poteoa hasiko da 20:00etan, eta sardina jatea egingo dute ondoren. Iluntzean musikak bereganatuko du berriz ere protagonismoa. Nafarroa Behera plazan
Julen Morgado, Ana Maria Sanchez, Lide Hernando eta Asier Jimenez kantautoreak ariko dira; eta Zabaleta kalean eta Saguesen ere kontzertuak egingo dituzte. Katalunia plazan
Physis Versus Nomos Band,
En Tol Sarmiento eta
3Gabe2 ariko dira zuzenean.
Iganderako ere indarra gorde beharko dute auzotarrek, jaien azken eguna izan arren ez baitute erritmoa jaisteko asmorik. Elkarte eta koadrillen arteko
marmitako lehiaketarekin hasiko dute eguna. Euskal kirol parte hartzaileetan ariko dira ondoren Katalunia plazan, eta Saralegi anaiek herri kirol erakustaldi bat eskainiko dute bertan. Egarria sagardoarekin asetuko dute eguerdian, sagardo dastaketan. Tortilla lehiaketa, Trebeska dantza taldearen emanaldia,
Kantu bazkaria Olatz Salvador kantautorearekin… Eta arratsaldean berriz ere gogotsu aterako dira kalera, triki bertso poteoa egingo dute, Katalunia plazatik hasita. Plazan bertan izango dira
Txirri, Mirri eta Txiribiton,
Txutxupe ikuskizunarekin. Jaiak Ingo Al Deu taldearen erromeriarekin bukatuko dira.
ZIPOTZ JAIAK
OSTEGUNA 16
18:00 Munduko Arrozen dastaketa, SOS arrazakeriaren eskutik, Katalunia plazan.
18:00 IRRIEN LAGUNAK Pailazoen emanaldia, Txofre Enparantzan, Kultur Etxearen eskutik.
19:00 Pregoia. Ondoren Erraldoi, Buruhandi era Casa Galiciako gaiteroek giroturiko kalejira, Txofren.
19:30 Kalejira auzoko kaleetan zehar, Groseko Koadrilen eskutik.
19:30 Mariaren Bihotza Abesbatzaren kontzertua, Saioa Zuaznabar zuzendari izanik. Okendo Kultur Etxean.
20:00 Txokolate jana, Txofren, Pais Petit tabernaren eskutik.
20:30 Sardina jatea, Txofren.
21:00 Berbenas Cams, Txofre plazan, Tsunami taldearen eskutik.
21:00 Kontzertuak, Katalunia plazan: Soupkandja Reggae Band, HERMANO L, REVOLUTIONARY BROTHERS.
OSTIRALA 17
10:30 Haur jolasak, Aukaz Aisialdi taldearen eskutik, Katalunia plazan.
11:30 Buruhandiekin eta Erraldoiekin kalejira auzoan, Nafarroa Behera plazatik irtenda.
12:00 Zumba, Alta Fit gimnasioaren eskutik, Txofren.
12:30 Karmengo jaiekin senidetze ekitaldia zubian.
13:00 Bazkari prestaketa, Katalunia Enparantzan.
14:00 Koadrilen bazkari herrikoia, Katalunia enparantzan.
17:00 Koadrilen kalejira Elektro txarangarekin batera, Katalunia plazatik aterata, Groseko Gazte Asanbladaren eskutik.
17:30 Haur Danborrada auzoko kaleetan zehar, Zurriola ikastolatik aterata.
17:30 Pala eta Pilota finala, Sagueseko frontoian.
18:00 Graffitiak , Txofre plazan, Urban 13 kolektiboaren eskutik.
18:00 Urban 13 SHOW, Txofre plazan.
19:30 XISTRAL abesbatza, Okendo Kultur Etxean, Casa Galiciaren eskutik.
20:30 Sardinak, Txofre plazan.
21:00 Zezen Suzkoa, Txofre plazan.
21:00 Liher kantautorea, Txofre plazan.
22:00 The Flaming Shaker taldea, Nafarroa Behera plazan, Bar Kau-ren eskutik.
22:00 Kontzertuak, Katalunia Enparantzan: Glory Hole, ON eta ROCK KAM BROM.
LARUNBATA 18
Egunean zehar, SURF eta BODYBOARD TXAPELKETA Zurriola hondartzan, Groseko Indarrak Surf talderan eskutik.
10:30 Bigarren eskuko merkadilo eta merkadilo solidarioa Txofre enparantzan, Pais Petiten eskutik.
10:30 Gaztetxoentzat Xakea, Txofre enparantzan, Groseko xake taldearen eskutik.
11:00 Gaiteroak Zabaleta kalean, Casa Galiciaren eskutik
11:00 Haurrentzako tailerrak, Zabaleta kaleko komertzioen eskutik.
12:00 Txaranga auzoko kaleetan zehar, Nafarroa Behera plazatik aterata.
12:00 Futbito txapelketaren finala, Manteo kiloreldegian.
12:30 Queimada Zabaleta kalean, Casa Galiciaren eskutik.
14:00 Elkartasun Paellada, Katalunia enparantzan.
14:00 Paellada herrikoia Sagüeseko plazan, Groseko Indarrak Surf talderan eskutik
16:00 Mus txapelketa, Jeneral Artetxe kaleko Ricardo tabernan.
17:00 Erraldoiak eta Buruhandiak, Nafarroa Behera enparantzatik aterata.
17:00 Skate slalom txapelketa, Sagueseko plazan, Groseko Indarrak Surf talderan eskutik.
18:00 Txikientzako graffiti tailerra, Sagüeseko plazan, Groseko Indarrak Surf talderan eskutik
18:30 Haurrentzako joko eta tailerrak, Txofre enparantzan, Urrats Taldearen eskutik.
18:30 Helduen Danborrada, auzoko kaleetan zehar, Zurriola Ikastolatik aterata.
18:30 Arropa desfilea, Zabaleta kaleko komertzioen eskutik.
19:00 Txokolatada, Txofre kalean, Etxean Bezela tabernaren eskutik.
20:00 Triki-poteoa Sagüesetik, Groseko Indarrak Surf talderan eskutik.
20:00 Bingoa, Txofre enparantzan , Pais Petit tabernaren eskutik.
20:30 Sardinak, Txofre Enparantzan.
21:00 Kontzertua Zabaleta kalean.
21:00 Berbenas Cams, Txofre plazan, Tsunami taldearen eskutik.
21:00 Sardina jatea, Jose Miguel Barandiaran plazan, Groseko Indarrak Surf talderan eskutik.
22:00 Julen Morgado, Ana Maria Sanchez, Lide Hernando eta Asier Jimenez kantautoreen emanaldia, Nafarroa Behera plazan, Bar Kau-ren eskutik.
22:30 Kontzertuak, José Miguel Barandiarán plazan, Groseko Indarrak Surf talderan eskutik.
22:00 Kontzertuak, Katalunia Enparantzan: PHYSIS VERSUS NOMOS BAND, EN TOL SARMIENTO eta 3GABE2.
IGANDEA 19
Euskal artisauak eta talogileak egun osoan zehar, San Frantzisko kalean.
11:00 Elkarte eta kuadrilen arteko Marmitako lehiaketa, Katalunia plazan, Marruma elkartearen eskutik.
11:30 Euskal kirol parte hartzaileak, Katalunia plazan, Urrats Taldearen eskutik.
11:30 Txalaparta eta Albokariak, Katalunia plazan.
11:30 Herri kirolak, Saralegi anaien eskutik, Katalunia plazan.
12:00 Txakur erakusketa Txofre plazan, Pais Petit tabernaren eskutik
12:00 Sagardo dastaketa, Katalunia plazan.
12:30 Tortila lehiaketa, Katalunia plazan.
13:30 Trebeska Dantza taldearen emanaldia, Katalunia plazan.
14:30 Kantu bazkaria, Katalunia plazan, Olatz Salvador kantautorearekin.
16:30 Timba póker express txapelketa, Txofre plazan, Pais Petit tabernaren eskutik.
17:30 Triki-Bertso poteoa, Katalunia plazatik aterata.
18:00 Txirri, Mirri eta Txiribiton Pailazoen “TXUTXUPE” emanaldia, Katalunia plazan, Kultur Etxearen eskutik.
20:00 Urrezko katxiaren sari banaketa, Groseko Gazte Asanbladaren eskutik, Katalunia plazan.
20:00 Txokolatada, Katalunia plazan.
20:30 Zezen suzkoa, Katalunia plazan.
20:30 INGO AL DEU? Erromeria, Katalunia plazan.
24:00 Jaien amaiera, hurrengo urtera arte.