Txapelketako irabazleak, finalak jokatu ostean, euren garaikurrekin. (Argazkia: Ategorrietako Pala Txapelketa)
Urteroko ohiturari jarraituz, Ategorrietako Pala Txapelketa jokatu dute 44 pilotarik, auzoko frontoian. Bi mailatan banatu dute lehia, eta lehen mailan Iñigo Navarro eta Xabier Elejalde izan dira txapeldunak, eta Joseba Telleria eta Unai Aroztegi geratu dira bigarren postuan. Bigarren mailan, berriz, Manex San Josek eta Javier Iparragirrek jantzi dute txapela, Andoni Askaiturrietai eta Josue Ayerrari finala irabazita.
Zehazki, maiatzaren 18tik ekainaren 23ra jokatu dituzte partidak, eta antolatzaileen esanetan, urtero pilotari eta ikusle ugari biltzen dira. Ategorrietako Kirol Elkarteak laguntzen du txapelketa antolatzen, eta pilotalekua txikia den arren, maila oneko norgehiagokak ikusteko aukera egoten dela diote.
Iaz, esaterako, Jon eta Unai Aroztegi izan ziren lehen mailako txapeldunak, eta Xabier Santamaria eta Mikel Juaristi bikotea izan zen bigarren mailako onena.