Eusko Jaurlaritza eta udalaren laguntzarekin, enpresa txiki, GKE eta autonomoei bideratuko dituzte laguntzak.

Lanpostuak sortzeko laguntzak aurkeztu dituzte Ernesto Gasco Ekonomia zinegotziak eta Euken Sese Sustapeneko zuzendariak. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
Sustapeneko zuzendari
Euken Sesek eta Ekonomia, Merkataritza, Ostalaritza eta Turismo zinegotzi
Ernesto Gascok agerraldia egin dute gaur, lanpostuak sortzeko dirulaguntzak aurkezteko. Horrela,
Eusko Jaurlaritza eta udalaren laguntzarekin, 80.000 euro bideratuko dituzte hirian lanpostu berriak sortzeko. Laguntza horiek 50 langile baino gutxiagoko enpresei, GKE-ei eta autonomoei eskainiko zaizkie.
Gascoren esanetan,
Lanbiden izena emanda eta hirian erroldatuta dauden langabeei laguntzeko helburua du dirulaguntza horrek. Gutxienez hiru hilabeteko kontratuak babestuko dituzte, eta sei hilabete edo gehiagoko lan hitzarmenei laguntza handiagoa eskainiko diete. Kontratuak jornada erdikoak edo osoak izan daitezke, baina gutxienez jornadaren %50 betetzen badute.
Dagoeneko aurkeztu daitezke laguntza eskaerak, eta
martxoaren 31etik urriaren 31ra sinatutako kontratuak izango dituzte kontutan. Gascok eskaerak egitera animatu ditu interesatutako enpresa eta norbanakoak: “Berehala eskaerak egin ditzaten deia zabaldu nahi dut, oraindik kontratuak egiteko hiru hilabete dituztelako. Gainera, 200 lanpostu inguru babesteko ahalmena izango dugula aurrikusten dugu”.
Sinatutako kontratu bakoitzeko
3.000, 6.000 edo 9.000 euroko laguntzak eskainiko dituztel anabarmendu du zinegotziak: “Laguntza hauek langabezian dauden donostiar horiei zuzenduta daude, eta ekonomia berpizteko neurri aparta izango da”.