
Txikijazz jardueraren arduradunak, Viktoria Eugeniako Klub aretoan egin duten aurkezpenean. (Argazkia: Estitxu Zabala)
“Oso serioa da da Txikijazz. Jazzaldiko etorkizuneko publikoa hor baitago”, azaldu du Miguel Martin
Jazzaldiko zuzendariak. Hain zuzen ere, III.
Txikijazz aurkeztu dute gaur hainbat arduradunek, eta haurrak eta familiak musikara hurbiltzearen garrantzia azpimarratu dute. Lau kontzertu izango dira guztira Txikijazzen, eta horietako hiru Jazzaldian arituko diren taldeek eskainiko dituzte: Carla Cook, Ray Gelato & Claire Martin, Pop N Kids, eta Andrea Motis & Joan Chamorro Group. Zehazki, Jazzaldiaren barnean izango da Txikijazz, uztailaren 24tik 26ra. Hala, Kursaaleko terrazetan haurrei zuzendutako musika emanaldiak, tailerrak eta jolasak antolatu dituzte (
Hemen egitarau osoa).
0 eta11 urte bitarteko haurrei eta familiei begira antolatzen dute Txikijazz; eta jarduera guztiak euskaraz eta doakoak dira. Arduradunek aipatu dutenez, iaz 4.200 lagunek parte hartu zuten. Aurten, lehen egunean, 800 haur baino gehiago espero dituzte, Donostialdeko udaleku irekietan parte hartzen ari diren haurrak gonbidatu baitituzte.