Kassandra Trio taldeak inauguratuko du ostiralean, 19:30ean.

Groseko Arteko galerian erakusketa berezi bat egingo dute Jazzaldiaren 50. urtemugaren harira. Askotariko diziplinatako artistak bilduko ditu ostiralean, hilaren 17an, inauguratuko duen erakusketa batean. Musika jaialdian isnpiratutako kartelak sortu dituzte, teknika desberdinak erabilita. Erreferentzia musikalak dituzten beste hainbat artelanekin batera izango dira zintzilik galeriako paretetan.
Detritus,
Joxan Iza,
Esperanza Zabala,
Ibon Gurrutxaga,
Ramon Balerdi,
Elba Martinez,
Jone Aranzabal,
Marijose Recalde,
Nori Ushijima,
Jaime de los Rios,
Juan Albin,
Eneko,
Maialen Arocena,
Aran Santamaria eta
Juan Carlos Fort-en lanak izango dira ikusgai.
Kassandra Triok inauguratuko du erakusketa ostiralean, hilaren 17an. Arratsaldean zuzeneko berezi bat eskainiko du galerian bertan, 19:30ean. Jazzaren historiaren artista handiak omenduko dituzte zuzenean; Billie Holliday, Ella Fitzgerald eta Sara Vaughan, besteak beste.