EH Bildu eta Irabaziren ezezkoa ikusita, PSE-EEk erabaki du ez babestea EAJren proposamena; PPk alde egin du bozketan.

Salbea egiten da urtero Santa Maria Basilika, Aste Nagusian. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Azkenean ez dute Salbeko prozesioa egingo aurtengo Aste Nagusian. Gaur mahai gainean jarri du proposamena
EAJk, bozeramaileen batzordean, duela hamabost urte desagertutako ohitura berreskuratzeko helburuarekin. Dena den, proposamena ez da aurrera atera;
atzo adierazi zuten moduan, EH Bilduk eta Irabazi Donostiak prozesioa berreskuratzearen aurka bozkatu dute, iraganeko ohitura dela eta laikotasunaren aurka egiten duela adieraziz.
PPk, aldiz, ohitura berpiztearen alde egin du.
PSE-EEren esku zegoen alde batera edo bestera egitea, eta azkenean, EAJren proposamena ez babestea erabaki du.
Hain zuzen ere, atzo PSE-EEko bozeramaile
Ernesto Gascok adierazi zuen alderdi guztien kontsentsua bilatuko zutela proposamena babesteko; bozeramailea ohitura berreskuratzearen aldea agertu zen, baina baldintza hori beteta. Gascok aipatu zuenez, ohitura hori berpizteak ez luke zentzurik liskarrerako aitzakia bihurtuta.
Horrela,
Eneko Goia alkateak amaitutzat eman du prozesioaren inguruko eztabaida: “Gaiari buruz, bozeramaileen batzordearen iritzia entzun nahi izan dut, izan ere, agintarien desfilea urte askotako ohitura izan da eta, tamalez, guztiok gogoratzen dugun egoeragatik bertan behera utzi behar izan zen”.
PPrentzat, galdutako aukera
Miren Albisturrek bozketaren balorazioa egin du gaur.
PPko bozeramaileraren esanetan, giro politikoa normalizazio egoerara bueltatu dela erakusteko aukera galdu dute gainontzeko alderdiek.