"ON ezagutzen ez dutenentzat aukera ona izango da"
Itsaso Gutierrez, ON taldeko abeslaria eta gitarrista
Zein izenburua du ON hirukotearen bigarren diskoak, eta Donostian lehen aldiz joko ditu gaur, ostirala, kanta berriak, Zipotz jaietan; Katalunia plazako oholtzara igoko dira, 22:00etan. Itsaso Gutierrez (Gros, 1978) abeslari eta gitarristak ongi ezagutzen ditu auzoko jaiak. Ekhi Vegas baxua eta Ekaitz Vegas bateriarekin batera ariko da Katalunia plazako agertoki gainean gaur, 22:00etan, ON hirukotearekin. Glory Hole eta Rock Kam Brom taldeak ere igoko dira taula gainera. Iaz argitaratu zenuten ‘Zein’ diskoa, ON taldearen bigarrena. Zer nolako ibilbidea egin du geroztik? Urtebeteko lana izan zen diskoa osatzea. Orain arte izan dudan talde giro eta sorkuntza gogorik onenean egin genuen. Xanpe teknikariarekin, Bilboko Koba estudioan grabatu genuen. Karena crowdfunding plataformaren bitartez, ONkideen laguntzaz argitaratu genuen, eta Durangoko Azokan aurkeztu genuen joan den abenduan. Oso emaitza eta iritzi onak jaso dituen lana da. Zuek ekoizten dituzue zuen diskoak, eta baita zuen bideo klip bat marraztu ere! Aurrera begira kantaren bideoa Ekhi Vegasek marraztu zuen, eskuz. Lan handia dago horren atzean. Garai digital honen kon- tra egin nahian, irudiak banan-bana egin nahi izan ditugu. Bai diskoaren diseinuan, baita bideo kliparenean ere. Badira arte zenbaiten xarma aro berriekin itzalean gelditzen hasiak direnak. Eta horiek berreskuratzea bururatu zitzaigun. Eta bai, autoekoizpenaren aldeko apustua egiten dugu, horretan sinisten dugulako. Gure produktua guk geuk egin, guk kudeatu, guk de- fendatu eta guk nahi bezala konpartitzearen aldekoak gara. Horregatik ere, diseinua eta bideoklipa Ekhi Vegasek egin du, taldeko baxu jotzaileak. Halere, musikaren merkatua gero eta zailago dago. Sare sozialen eraginez, musika kontsumitzeko era izugarri aldatu da, eta musika kontsumitzeko era musikariok zuzenki pairatzen dugu. Kantak islaturik entzun ohi dira, eta taldeen ibilbideak jarraitzeko zegoen ohitura hori galtzen joan da. Horregatik ere, gure musika konpartitu eta zabaltzea dugu- nez helburu, gure webgunean entzungai dago edonorentzat. Nolako kontzertua emango duzue Grosen? Indartsua. Gogotsu gaude. Disko berriko kantak eta zaharretik baten bat egongo da tartean. ON ezagutzen ez dutenentzat aukera ona izango da. Zuzeneko taldea garela esan izan da medioetan. Kontzertua noiz iritsi orduak zenbatzen ari gara, eta hori da kontzertuaren magiarik handiena. Gogoa, ilusioa. Gurean sinisten dugu. Eta konpartitzea gustatzen zaigu. Oker ez banago, Hernaniko sanjuanetan hasi zineten ‘udako bira’ egiten. Beste kontzerturen bat al duzue lotuta? Udak zailak dira gu bezalako taldeentzat. Rockak jai giroetan ez duespazio askorik izaten. Oraindik ere,jai batzorde gehienek tal- de ezagunez osatzen dituzte euren egitarauak, eta gurekin bestelakoetan oroitzen dira. Uztailaren 24an Oreretako Ma- dalenetan egongo gara. Gure webgunean iragarrita egongo dira hurrengoak. Donostian jo al dituzue jada zuzenean ‘Zein’ diskoko kantak? Oraindik ez, desiatzen gaude. Groseko jaietan jotzeak ba al du berezitasunik? Bai. Auzoan lan egiten dut, baina aspaldi jada ez naizela Grosen bizi. Eta niretzat horrexegatik ere bada bereziagoa kontzertu hau. Jaietan gazte garaiak eman nituen, eta auzoko jaiak beti oroitzapenez beteak bereziak izan ohi dira. ON-en lehen kontzertua 2012an izan zen, martxoan, Kortxoenean. Berezitasun horrexegatik oraingoan diskoa jaietan aurkezteko aukerarekin oso pozik eta gogotsu nago. Jaiak gustuko al dituzu? Groseko Zipotz jaiak gustuko ditut, bai. Halere, jaizale garaiak atzean utzi nituen aspaldi. Bizitza lasaia gustatzen zait. Nik jai egin ohi dudanean, kontzerturen baten aitzakia egon da aurretik. Musikak herriz herri eraman ohi nau, eta jaietan aritzeko aitzakia talderen baten edo bestearen kontzertuan tximak mugitzen eta gorputza astintzeko izan da. Udan atseden hartuko duzue, ala kontzertuz kontzertu ibiliko zarete? Lasai ibiliko gara, martxa hartzen, eta ON berritzen. Abesti berriak eta proiektu berriak sortzeko garai oso ona da, eta horreta- rako tartea hartzeko asmoz gabiltza.Baita kontzertuetan indartsu egoteko ere.