Danbor hotsez bete dute Gros
Udako jaien etorrerarekin, auzoetako danborradek kaleak hartu ohi dituzte festa giroa bazter guztietara eramateko, San Sebastian eguna baino harago. Hain zuzen ere, horixe gertatu da Grosen, Zipotz jaien barruan. Haurren danborradaren txanda izan zen ostiralean; larunbatean, berriz, helduek zeharkatu dituzte kaleak, danbor hotsen artean. Zurriola ikastolatik irten dira, eta bizilagunei festa giroan murgiltzeko grina zabaldu diete.