Iritsi dira Santio jaiak; San Inazio eguna arte festa giroa izango da nagusi.

Txupina jaurti eta jaietan murgiltzeko prest daude zubietarrak. Ostiralean hasi eta San Inazio eguna arte herri jaiak ospatuko dituzte. Jaietako zapi morea janzteaz gain, mozorro bat topatu beharko dute jaien hasierarako,
Mozorro eguna izendatu baitute ostirala. Aurtengo berritasuna izango da, eta modu honetan festei hasiera koloretsu bat ematea lortu nahi dute. Festen lehen orduetan egin ohi duten
argazki herrikoian, beraz, mozorrotuta agertuko dira herritar guztiak. Haur eta gazteen Joko Garbi erakustaldiaren ondoren piztuko dute txupina, 19:00etan. Herri afaria egingo dute ondoren, eta
Fan&Go taldearen erromeriarekin bukatuko dute lehen eguna.
Larunbatean, Santio Egunean, Donostiako txistularien musikarekin esnatuko dira. Meza nagusiaren ondoren, hamaiketakoa egin eta soka dantza egingo dute. Arratsaldean,
Gorriti iritsiko da bere animaliekin, eta haurrek bere ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute. Gauean, Ipar Euskal Herriko
Zezenaren taldeak kontzertua emango du, eta
Laiotz-ekin erromeria egingo dute.
Igande eguerdian
Ipar Euskal Herriko herri kirolen erakustaldia egingo dute: lasto altxatzea, ingude altxatzea, lasto jaurtiketa… Jubilatuen eguna izanik, bazkari berezia egingo dute Berazar jatetxean. Arratsaldean sardin eta piper jana prestatuko dute, eta gauean,
herri antzerkia.
Astelehena
oilasko biltzaileen eguna izango da; eta asteazkena, berriz, umeen eguna. Goizetik jolasak izango dituzte, eta eguerdian elkarrekin bazkalduko dute haurrek. Ur jolasekin gozatuko dute arratsaldean. Gaua bertsozaleena izango da,
Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi eta Jexux Mari Irazu ariko baitira bertsotan.
Parranda zaleentzako eguna izango da osteguna, Gaupasa eguna. Arratsaldean ginkana egingo dute, eta duela urte batzuetako futbito partida berreskuratuko dute egun honetan, 19:00etan. Gauerdian punk rock doinuek hartuo dute Zubieta:
Kaotiko, D-Pintxos eta Zesuma ariko dira zuzenean jotzen.
Ostiralean, San Inazio egunean agurtuko dituzte jaiak. Goizean prestatutako zikiroa bazkalduko dute eguerdian.
Argentinako Euskal Etxetik etorritako dantza taldearen bisita izango dute. Hortaz, aukera paregabea izango dute plazako dantzak ikusiz elkarrekin gozatzeko.
EGITARAUA
Uztailak 24, ostirala
18:00 Haur eta gazteen Joko Garbi erakustaldia.
19:00 Jaien hasiera: txupina eta II. Zubietarron argazki herrikoi erraldoia. Arratsaldean zehar, mozorro festa eta “fotokola”.
21:00 Herri afaria. Ondoren, Kantu saioa eta Fan&Go taldearekin erromeria.
Uztailak 25, larunbata: SANTIO EGUNA
9:00 Esnadeia Donostiako Txistulari Bandaren eskutik.
10:30 Meza Nagusia. Ondoren, Hamaiketakoa eta soka dantza.
17:30 Gorritiren Showa. Ondoren, Buruhandiak. Jarraian, Patxi Ta Konpaina taldearekin dantzaldia.
23:00 ZEZENAREN TALDEAren kontzertua, Ipar Euskal Herritik zuzenean. Segidan, LAIOTZ taldearekin erromeria goizaldera arte.
Uztailak 26, igandea: JUBILATUEN EGUNA
9:30 Meza
12:00 Iparraldeko jokoen erakustaldia: lasto altxatzea, ingude altxatzea, lasto jaurtiketa…
14:00 Jubilatuen bazkaria, Barazar Jatetxean.
17:30 Dantzaldi musikala. Ondoren, Buruhandiak.
19:00 Sardin eta piper jana.
22:30 Herri Antzerkia.
Uztailak 27, astelehena: OILASKO BILTZAILE EGUNA
6:00 Oilasko biltzaileen irteera, Uxue eta Lierni trikitilarien eskutik.
14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera.
Uztailak 29, asteazkena: UMEEN EGUNA
10:00 Jolasen hasiera.
13:30 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.
16:00 Gaztetxoen antzerkia Kaxkapen. Ondoren, Jolasen jarraipena. Jarraian, Txokolatada eta buruhandiak.
19:30 Ur jolasak.
22:00 Bertsolariak: MAIALEN LUJANBIO, AITOR MENDILUZE, BEÑAT GAZTELUMENDI, JEXUX MARI IRAZU. Gai jartzailea: Asier Azpiroz.
Uztailak 30, osteguna: GAU PASA EGUNA
17:00 Ginkana.
19:00 Futbito partida, gazteak ez hain gazteen aurka.
00:00 Kontzertuak: KAOTIKO, D-PINTXOS, ZESUMA taldearekin goizaldera arte dantza egiteko aukera.
Uztailak 31, ostirala: SAN INAZIO EGUNA
9:00 Zikiro prestaketaren hasiera.
9:30 Meza.
11:30 Errebote partidua.
14:00 Zikiro jana.
18:30 Euskal dantzen emanaldia, Argentinako Necochea Euskal Etxeko Zahar Alai. Ondoren, Buruhandiak.
00:00 Jaien amaiera traka eta suziriekin. Amaitzeko, Musika txosnan.