Donostiarra-Arraun Lagunak 50 taldea, Gipuzkoako Ligako estropada batean. (Argazkia: Lide Ferreira)
Gizonezkoekin gertatzen den moduan, Donostiako emakumeen traineruak ere bere lekua izango du datorren urtetik aurrera Kontxako Banderan. Hala azaldu du Alfonso Gurpegi udaleko festa jardunetako arduradunak: “Aurten hiriko emakumeen traineruak osteguneko sailkatze estropada jokatuko du, gainontzeko ontziek bezala. Baina datorren urtetik aurrera, estropadara gonbidatuak egongo dira”. Hala, 2016an emakumeen Kontxako Banderak bi txanda izango ditu, bi jardunaldietan; beraz, beste zazpi trainerurentzako lekua egongo litzateke aurreikuspenen arabera.